Dialektologia

D-060

  • Grabaketa data: 1996-01-19
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Felix Iriarte
  • Ikertzailea: Irantzu Izeta
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Arizkun
Zatia Iraupena Laburpena
B01 00:00:00
00:05:10
Arizkungo Inauteriak. Erraldoiak ezagutu ditu Arizkunen. Bi motorrekin auto bat eta aeroplanoa bat egin zuten txirringa batekin. Mozorroak ez dira elizan sartzen. Hartza oso elementu garrantzitsua da Arizkunen. Badago karrozen desfilea ere.
A03 00:25:30
00:31:34
Bertsotan ere ibili zen bera, txapelketetan parte hartu zuelarik. Artzain zebilela etxe bateko nagusiari esker hasi zen.
A02 00:20:05
00:25:30
Arizkungo dantza taldea eta mutil dantzak famatuak izan dira. Eta soinulariarekin pribilegiatuak ziren. Bezperatan, ostatuan eta askotan egiten ziren dantza eta kantuak. Talde handiak egiten ziren jendea herrian gelditzen baitzen ez zegoelako ateratzeko modurik. Arizkunen lau kotxe zeuden. Berak txirrindula bat erosi zuen. Orain erraztasun guztiekin bizi dira.
A01 00:00:00
00:20:25
Hamabi urte besterik ez zituela artzai ibili zen han hemenka. Beranduago bere ama zaintzen egon behar izan zuen, oso gaixorik baitzegoen eta bi urte ohean eman zituen. Bere ama atera gabe ohea nola aldatzen zuen kontatzen du. Beste lanik egin ezean pobre gelditu zen mutilzahar, baina lortu zuen ezkontzea eta umeak izatea ere. Azkenik, alkateak eskeini zion udal atabalari izatea, berak atabala jotzen baitzuen eta horrek lagundu zien. Orain ederki bizi dira: alaba ezkonduta, bi semeak lanean eta bera emaztearekin etxean. Atabalaren inguruan izandako bizitza: txikitan hasi zen, soldadu zelarik bandan egon zen, Amaiurren kontratatua, eta jotzera joaten egindako ateraldi asko: Baztanen hogeitamazazpi urte, Baztandarren Biltzarrean hogeitazortzi urte segidan egona. Berak ez dio egindako lanari garrantziarik ematen besteek ematen dioten arren.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
D-060-B 5:15
Loading the player...
D-060-A 31:43
Loading the player...