Dialektologia

D-060

  • Fitxategia: D-060
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:20:25
  • Gaiak: bizimodua , autobiografia
  • Laburpena: Hamabi urte besterik ez zituela artzai ibili zen han hemenka. Beranduago bere ama zaintzen egon behar izan zuen, oso gaixorik baitzegoen eta bi urte ohean eman zituen. Bere ama atera gabe ohea nola aldatzen zuen kontatzen du. Beste lanik egin ezean pobre gelditu zen mutilzahar, baina lortu zuen ezkontzea eta umeak izatea ere. Azkenik, alkateak eskeini zion udal atabalari izatea, berak atabala jotzen baitzuen eta horrek lagundu zien. Orain ederki bizi dira: alaba ezkonduta, bi semeak lanean eta bera emaztearekin etxean. Atabalaren inguruan izandako bizitza: txikitan hasi zen, soldadu zelarik bandan egon zen, Amaiurren kontratatua, eta jotzera joaten egindako ateraldi asko: Baztanen hogeitamazazpi urte, Baztandarren Biltzarrean hogeitazortzi urte segidan egona. Berak ez dio egindako lanari garrantziarik ematen besteek ematen dioten arren.