Dialektologia

D-067

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Laureano
  • Gai nagusia: Laureano eta bere istorioak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Lesaka
Zatia Iraupena Laburpena
A04 00:12:19
00:15:36
Txikia zeneko kontuak: aitaren txirrindularen kandadua zerratu eta gurdi artean txikitu zuen behin. Eskolan maisua ilargira dauden kilometroak esaten ari zela ez zioten sinesten. Bi neska zaharren katuari lehengusuak ostikoa eman zion eguna. Lehengusua erori eta gizon batzuek iseka egin ziotenean erantzun ziena.
A03 00:04:00
00:12:19
Zurgin bezala hasi zen osabarekin lanean gerratik bueltatzerakoan. Gero hori utzi eta harakindegia jarri zuen: haragia zerratu eta txerriak hiltzera joaten zen. Gantxo bat eskutik sartu eta zintzilik gelditu zen behin. Zorrak ere bazituzten baina loteria tokatu zitzaion eta aurrera atera ziren. (7.44"-ra arte) Bere semeek zerbait gehiago egin zezaten nahi zuten eta denek ikasi zuten unibertsitatean. Beraiek jubilatu egin ziren eta orain familiarekin elkartzen dira txerri eta bildotsak hiltzeko.
A02 00:02:25
00:04:00
Gerrara soldadu joan zen eta zortea izan zuen, sano bueltatu baitzen.
A01 00:00:00
00:02:25
Gaztetako bizimodua: mendian lanean, egurretan, janaria (opil eta esnea), diru gutxirekin bizi ziren. Kontrabandoan aritzen zen jende asko.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
D-067-A 15:42
Loading the player...
Fitxategia Tamainua Materiala
D-067 1.1 MB Transkripzioa