Esan Erran Irratia

EE-005a

  • Fitxategia: EE-005a
  • Zatia: A1
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:07:07
  • Gaiak: Eguberriak
  • Laburpena: Lehenago gauean bakarrik egiten zuten zerbait. Baina ezkondu zenetik errotan hogeita hamar lagun elkartzen ziren eta eguerdian ere ospatzen zuten. Bazkaltzeko ahal zutena jaten zuten. Orain gehiegi eta lehen gutxiegi izaten zuten. Ez zegoen Olentzerorik, baina bai Errege bezperako ospakizuna. Nesken etxeetan oiloak biltzen zituzten eta gero txokolatea ematen zieten. Mutilak ibiltzen ziren bakarrik, neskak etxean egoten ziren zain. Mezatan elkartzen da jendea. Ez zituzten eguberri kantak abesten. Errege bezperan eske joaten diren mutilek abesten dute. Lehen piperropilak ematen zizkieten orain xanpaina eta turroiak. Errege bezperan joarekin ibiltzen ziren. Etxeetara sartzen ziren joare eta guzti. Bere gazte garaian ume asko zegoen herrian. Orain gutxiago dira, baina orain baina gutxiago egon dira.