Orreaga Ibarra

I-002b

  • Grabaketa data: 1988-07-03
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea (zenbaitetan hiketan): euskara, familia...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Arrarats
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:14:45
00:17:40
Zenbait kontu: Martinaren ilobaren gizona, kaputxinoari loteria tokatu zitzaion, Manuelen mozkorraldiak.
B08 00:12:20
00:14:45
Martina erresidentziara ikustera joan zenean nola ikusi zuen. Espero zuena baina denbora gutxiago egon zen han. Adin berbera dute, laurogeita bi urte. Lehenago ez zuen inoiz bere adinik esaten, beti hogeita hamar zituen. Martinak Migelek ilobentzat egindakoa kontatu zion.
B07 00:11:08
00:12:20
Gazta eta ardoa hartzen ari dira eta horren inguruan zenbait esaldi. Ezkontza bati buruz zerbait.
B06 00:09:45
00:11:08
Tranpako Julia Auzan bizi da. Seme eta alaba bat ezkonduak ditu.
B05 00:08:35
00:09:45
Inguruan dagoen leize bat atera da telebistan. Handiagoa egin omen dute, egiten dituzten astakeriak.
B04 00:05:25
00:08:35
Txoratila. Haria egiten jarraitzen du eta hurrengo igandean erakusketa batean parte hartuko du Donostian. Galtzerdiak egitea lehen gizonezkoen lana zen. Bera emakumea izanik, ondoko etxe batean ikasi zuen. Berari beti esaten zioten mutila zirudiela astakeria asko egiten zituelako. Eguraldi txarra zegoen egun batean etxe hartara joan zen eta sukalde erdian ari ziren egiten.
B03 00:03:33
00:05:25
Erresidentzia batera joan nahi duela esan eta momentua ailegatzerakoan nahi ez duen Mariari buruz.
B02 00:02:45
00:03:33
Emakume baten adina eta bere adina. Bere jaioteguneko dataren liburua.
B13 00:27:30
00:30:43
Atzoko eguraldia: hotza, Iruñean ere. Uda gero beroegia izango da.
B12 00:23:45
00:27:30
Karneta ez zuten denak kartzelan sartu zituzten. Karneta zutenei kendu eta hilabete baten buruan eman zieten. Berak Pedrori esan zion Mexikora alde egiteko eta hori egin zuen. Duela bi urte joan ziren beraiek. Han bi karneta eman zioten baten ordez. Bazeuden han euskaldun gehiago.
B11 00:20:05
00:23:45
Orain gazteek ilusioa gauza desberdinetan dute jarrita. Berak txoratila zuen ilusioa. Gerra garaian zen. Luisen etxera joan zen batean, bera zegoen sukaldean haria egiten galtzerdiak egiteko. Beraiek etxerako eta kanporako egiten zuten. Eta orain egiten zituenak baino politagoak egiteko esaten badiote ere, ez du nahi, lehenagoak asko maite ditu eta horiek egiten jarraitzen du.
B10 00:17:40
00:20:05
Manuela zen zaharrena, emakume zaharra bi hortzekin. Zituen bi hortzak ikusteko kafea ematen zioten gauean.
B01 00:00:00
00:02:45
Santiagok esaten zuen bere etxea bere arreba batentzat izango zela. Berak bazuen dirua eta erresidentzia batera joango zela.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-002b-A 3:45
Loading the player...
I-002b-B 30:51
Loading the player...