Orreaga Ibarra

I-003

  • Grabaketa data: 1988-8
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Jenovia Oskotz
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: gertakari zaharrak eta berriak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Arrarats
Zatia Iraupena Laburpena
A13 00:28:47
00:30:18
Katalan bat joan zitzaion galdera batzuk egitera. Gero Erriberriko neska bat joan zitzaion.
A12 00:27:00
00:28:47
Nola esaten duten doluminak eman. Lehengusu guztiak ia erdaldunak dituzte. Baina herrian euskaraz egiten dute.
A11 00:25:18
00:27:00
Norbaiten heriotza. Norbaitek etorri behar omen zuen. Arropak jasotzen ari zenez besteei beste egun batean joateko esan zien.
A10 00:19:28
00:25:18
Lehengusuak beste zulo bat aurkitu zuen. Zuloak ikustera joan den jendea. Zulo hauek leizeak dira. Bertatik estalaktita eta estalagmitak hartzen dituzte "euskal sukaldeak" deritzanak egiteko. Debekaturik dago eta zigorrak izugarrizkoak dira. Bere lehengusu batek, igeltseroa denak, hartu zituen bere sukaldea egiteko eta beste bat ere egin behar du.
A1 00:00:00
00:03:06
Etxe zaharrek lan handia ematen dute eta behin zahartzen hasiaz gehiegi da. Egunero garbitzen du zerbait. Behin uholdeak ere egon ziren eta ura etxean sartu zen. Eulientzako aparailua. Baratzea badu oraindik ere, zenbait leka eta azenarioak. Lan handia ematen du horrek.
A2 00:03:06
00:04:17
Eliza garbitzen du. Lehen ezkilak ere jotzen zituen baina zahartzen hasi eta esan zioten arriskutsua izan zitekeela. Orain gaixoak zaintzen ditu.
A5 00:13:40
00:14:58
Oso oso mozkorra zegoen batean ohean "petaka" (maindireak zeharkan jarri ohean sartzea galeraziz) egin zioten.
A6 00:14:58
00:16:02
Herriko jaietan lan asko egiten zuten eta ez zuten denbora gehiegirik dantzatzeko. Ilunabarrean egoten zen musika, baina ilunezkilak jotzean etxera joan behar zuten. Afaldu ondoren etxeren batera joaten ziren dantzatzera.
A7 00:16:02
00:16:50
Egun batean, errepidea egiten ari zirenean, duela berrogei bat urte, kanpoko jendea zegoen. Hamaseiren bat elkartu ziren afaltzera.
A4 00:12:05
00:13:40
Beste egun batean gertatu zena. Ez zuten esan nahi nongoak ziren. Galdetu ziena herriko ezkongabea zen.
A3 00:04:17
00:12:05
Goizuetan egon ziren behin jaietan: bazkaria, errekan sartuta ibili ziren, etab. Gero herrira itzuli ziren eta elizara joan. Bertan organoa jotzen aritu ziren. Apaiza sartu zen. Kredoa kantatzen. Dantzaldia. Hamasei neska korruan dantzan. Arratsaldean Idazkaria, Iruñekoa zena, mozkor-mozkor zegoen eta "levßntate pamplonica" abestu zioten neskek. Guardia zibil batek zelako ausardia zuten esan zienean isiltzeko esan zioten, musika egon behar zuela eta ez zegoela. Hogeita bost bat urte zuten orduan. Nola joan ziren Goizuetara.
B4 00:10:30
00:16:35
Besoa hautsi zuen. Sei hilabetez egon zen igeltxoarekin eta gero joan zen Beteluko petrikiloarengana eta berak sendatu zuen. Lehen zegoena herriko gizona zen, oraingoak semea (honek ikasi omen du medikuntza) eta alaba dira. Hezur gauzak sendatzen dituzte bakarrik. Jende asko joaten da. Ikustearekin bakarrik badakite zer duzun eta ez du erradiografiarik behar.
B3 00:07:40
00:10:30
Hankako hezurra mugitu zitzaion. Beteluko petrikiloarengana joan zen eta ongi sendatu zion. Hezurra apurtu zuen batean, ospitalean egon zen hilabete bat baino gehiago igeltxoarekin, operatu gabe eta analisiak egunero eginez. Etxera joan zen hilabete luze bat eta gero, baina beste hilabete baten buruan bueltatu behar zuen.
B2 00:02:00
00:07:40
Karlosek ongi zekien "zapinak", artilezko galtzerdiak, egiten. Gero Ignazio sukaldean ikusi zuen haria egiten. Besteek bazekiten eta honek ez, baina berak behar zituen eta egin zitzala."Mandasoka". Bera ere jarri zen egiten, baina artilea garbitzerik ere ez zitzaion bururatu. Eta ama heldu zen. Bera garbitzen balego bezala egin zuen eta amak nork egin zuen galdetzean inork ez zuen erantzun. Gero jakin zuen eta hurrengo egunean hari garbi-garbia prestatu zion eta egin zituen. Mutilak Asturiasen ikusi zuen egiten. Badago erakusketa bat urtero Axularren. Zenbait lekutara joaten da bera ere nola egiten den erakustera.
B1 00:00:00
00:02:00
Garia neurtzeko "erregu erdi" neurria. Artilea kardatu. Azpiltzea. Hamaika senide hil ziren, zaharrenak hogeita sei urte zituela, gaitz batek hartuta. Bi gelditu ziren bizirik.
A9 00:17:27
00:19:28
Pedro alkate egin zuten. Bere lehengusuak oso ongi pasatu zuen. Bere amak bi gizon bidali zituen han ote zegoen galdezka.
A8 00:16:50
00:17:27
Batzuetan sukaldariak eramaten zituzten, baina besteetan etxekoek egiten zuten bazkaria. Lehen gazteenek prestatzen zuten.
B6 00:17:10
00:20:14
Katalanak bere familiari buruz galdetu zion eta gero esandakoa. Semeak egindako ohe-estalkiak. Familiakoek egindako eskulanak.
B5 00:16:35
00:17:10
Ezkongabea nola esaten duten.
B7 00:21:25
00:23:18
Gauza txarrak erostea baino merezi du onak erostea. Berak jartzen zituen. Behin ilobak eskatu ziona jarri zuen.
B8 00:23:17
00:27:47
Beste behin Iru˝ean artisau erakusketa bat jarri zuten, Gotorlekuan. Mezkirizko Markos kutxetagilea. Hamar bat urte daramatza berak artisau erakusketetan parte hartzen. Zenbait jenderi buruz ari dira. Zenbait kontakizun ferien inguruan.
B9 00:27:47
00:30:18
Bere izenaren gaineko kontakizunak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-003-A 30:29
Loading the player...
I-003-B 30:26
Loading the player...