Orreaga Ibarra

I-004

  • Grabaketa data: 1989-1-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Txuri Ollo
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Nicaraguarako bidaia bati buruzko kontakizuna. Ikastolako lanari buruzko gorabeherak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Goldaratz
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:00:37
Orreagak bidaiaren bat egin zuen norbaiti buruz zerbait kontatzen ari da.
B01 00:00:00
00:04:30
Nikaraguara bidaia egitea nola bururatu zitzaion. Bazuen bertan egon zen lagun bat. Oporretako denbora herri bat ezagutzeko gutxi zelakoan urte oso baterako joan zen. Lehenengo josteko gauzekin ibili zen, gero asentamentu batera joan zen eta han kafea mozten aritu zen hiru hilabetez eta gero eskolan. Egunero artoz egindako taloak jaten zituzten. Batzuetan kosta egiten zen egunero ur eske joatea, txinaurri eta labezomorroz inguraturik bizitzea etab. baina berarentzat lehen herrian bizitzea bezala zen. Ez zuen talorik egiten ikasi, pasatzen ziren neska batzuei erosten zizkieten. Egun libreetan, larunbata arratsaldean, etxean egoten ziren irakurtzen edo idazten. Jende asko joaten zen bere etxera. Diskoteka bat ere badago eta hara joaten ziren dantzatzera.
B02 00:04:30
00:07:05
Herrian bertan joan zen eskolara eta bost urtetan hasi zen. Ordura arte ez zekien batere erdararik. Maistrak normalean onak ziren, bat izan ezik. Denak erdaldunak ziren. Astean zehar bertan gelditzen ziren bizitzen eta Erriberakoak zirenak oporrak arte. Gogorra izan behar zuen haientzat. Hamalau urteak arte egon zen eskolan eta gero etxean lanean aritu zen. Gehiago gustatzen zitzaion behiak jezten, beheak garbitzen, belarra biltzen eta horrelakoetan aritzea eskola baino.
B03 00:07:05
00:08:50
Baina ikastea ere gustatzen zitzaion. Bere ahizpak ikasten ari ziren eta berak ere nahi zuen, baina ez zioten uzten, amarekin gelditu behar zuela esaten zioten. Bere ahizpa batek josten behintzat ikasteko Irurtzunera bere etxera joateko esan zion eta gurasoei, behin Irurtzunera joanda, berdin zitzaien Iruñera joatea eta orduan utzi zioten ikastera joaten. Akademia batean hasi zen ikasten.
B04 00:08:50
00:11:15
Erdaraz hitz egitea kostatzen zitzaion. Azentua ere oso desberdina zuen eta farra egiten zioten, lotsa ematen ziolarik hitz egiteak. Idazten bazekien eta ortografian oso ona zen. Idaztea errazagoa zen berarentzat hitz egitea baino. Asteburuetan ere gehiena euskaraz egiten zuten, nahiz eta erdaldunen bat egon. Malloak-era joan eta hango erdaldunekin hitz egiteak ez zien Iru˝ekoekin hitz egiteak adina lotsa ematen.
B06 00:14:25
00:17:05
Bera UBIn zegoela hasi zen ikastolan lanean. Atarrabiako ikastola ondoan bizi zen eta maisu bat joan zela jakin zuenean bere burua aurkeztu zuen. Batere jakin gabe hasi zen, beste irakasleei galdetu behar zien zer eta nola egin. Zazpi urte egon zen ikastolan eta Nicaraguara joan zen. Itzuli zenean ikastolan jarraitu zuen.
B05 00:11:15
00:14:25
Akademia ordaintzeko lan egiten zuen. Gurasoek esaten zuten ez zutela dirurik bere ikasketak ordaintzeko. Bere ahizpa batek jada lana eta pisua zuen Iruñean eta harekin egon zen. Berehala hasi zen etxe batean lanean eta ahizpak bazkaria ematen zionez bere gastuentzat bazuen. Gau eskolan egin zituen ikasketak. Institutuko giroa ona zen. Denak ziren langileak eta irakasleekiko harremana gisakoen artekoa zen. Magisteritza eskolako giroa, berriz, desberdina zen. Lanik egiten ez zuen jendea zegoen eta hauek oso ponpoxo ibiltzen ziren. Konpetentzia handia zegoen.
B10 00:19:40
00:25:15
Herria oso leku politean dago. Herrimina izaten du, beti bilatzen du antzeko paisajea, baina Nicaraguan ez dago. Han dena basatiagoa da. Ez dago ardirik, behiak bai. Autoak ere badira, baina ez hemen beste. Berak behiak jezten badaki baina ez ardiak. Litro asko jetzi zituen gaztetan. Orreagaren esperientzia abere eta etxeko lan kontuetan. Bere azken esperientzia kontatzen du. Gustatu egin behar zaizu lan horietan aritzea.
B09 00:18:50
00:19:40
Eskolara lau haur joaten dira. Maistra egunero joaten da Irurtzundik. Bidea oso txarra da eta autobusa ezin da sartu. Beste herrietara badoa.
B08 00:17:53
00:18:50
Herrian berrogeita bost dira. Familia berak mantendu dira, zortzi, baina jende gutxiago dago bakoitzean. Umeak ere badaude, sei.
B07 00:17:05
00:17:53
Berriz, txakurra, ez dakit.
B11 00:25:15
00:28:20
Bere bi anaiak bizi dira herrian. Bat nekazari eta abeltzaina da eta bestea postaria. Ezkongabea da. Mutil ezkongabeen eta herrikoien izaerari buruz.
B12 00:28:20
00:31:35
Bere garaian beste bi neska zeuden herrian. Bera baino lehen joan ziren Leitzara lanera. Herriko guztiak, neska eta mutilak, ibiltzen ziren elkarrekin, beraz neskak ez ziren lagunminak izaten. Lagunak bai, baina ez lagunminak. Baziren beste neska gazteagoak eta beraiekin ibiltzen zen besteak joan zirenean, mutilez gain. Anaiak gazte gaztetatik bazuen neskalaguna eta berak ikusten zuen ezkondu egingo zela eta orduan zer egingo zuen berak han? Ikasten hain gustoko zuen arren, alabarik gazteena zen eta ez zioten herritik alde egiten uzten. Hogei urtez egon zen herrian, eta joan zenean egin zuen negar, ez zela gehiago itzuliko baitzekien.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-004-A 00:37
Loading the player...
I-004-B 31:39
Loading the player...