Orreaga Ibarra

I-004

  • Fitxategia: I-004
  • Zatia: B01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:04:30
  • Gaiak: kontakizuna , Nikaragua
  • Laburpena: Nikaraguara bidaia egitea nola bururatu zitzaion. Bazuen bertan egon zen lagun bat. Oporretako denbora herri bat ezagutzeko gutxi zelakoan urte oso baterako joan zen. Lehenengo josteko gauzekin ibili zen, gero asentamentu batera joan zen eta han kafea mozten aritu zen hiru hilabetez eta gero eskolan. Egunero artoz egindako taloak jaten zituzten. Batzuetan kosta egiten zen egunero ur eske joatea, txinaurri eta labezomorroz inguraturik bizitzea etab. baina berarentzat lehen herrian bizitzea bezala zen. Ez zuen talorik egiten ikasi, pasatzen ziren neska batzuei erosten zizkieten. Egun libreetan, larunbata arratsaldean, etxean egoten ziren irakurtzen edo idazten. Jende asko joaten zen bere etxera. Diskoteka bat ere badago eta hara joaten ziren dantzatzera.