Orreaga Ibarra

I-006

  • Fitxategia: I-006
  • Zatia: B2
  • Iraupena: 00:01:58 - 00:13:42
  • Gaiak: kontakizuna
  • Laburpena: Medikua zen lehengusua, Andres Labaien, bat-batean hil zen. Bere heriotzaz nola jakin zuen, lagun batek egunkarian ikusi eta berak bera ez zela uste izan zuen. Hiletan jende asko eta asko zegoen, jendeak asko maite zuen gizon ona baitzen. Euskalduna zen eta beti egiten zion euskaraz. Iruñean topatu ziren aldi batean nola agurtu zuen. Oso gizon arrunta zen, ez zen batere harroa. Zaragozako andrea zuen, han ikasi zuen eta. Beste bikote batekin zebiltzala, besteak ongi-ongi jantzita eta bera arrunt-arrunt zihoan. Hiletan jende asko zegoen. Horrelako pertsonak hiltzeak pena ematen du. Baina, "zaharrek eskaporik ez eta gazteek ordu ziurrik ez".