Orreaga Ibarra

I-038

  • Grabaketa data: 1993-04-02
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Cßndido Narvßez, Julia Goyenaga, Asunciˇn Arce.
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Galdeketa eta hizketa librea: lexikoa, esapideak, esaera zaharrak, Ultzamako eta inguruko hizkerak, antzinako usadioak, tratamenduak (hiketa, beroriketa).
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Gerendiain
Alkotz
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:13:19
00:18:49
Txakurrei hiketan egiten zieten. Batek zuketan egiten zien. Besteak erdaraz. Katuei erdaraz. Hiketan anaiak eta lagunak aritzen ziren. Senar-emazteek zuketan egiten badute ere normalean, zenbaitek hiketan egiten dute. Gizon batek gehienetan neskei zuketan egin die. Badirudi bertan hiketa mutilen artekoa dela gehienbat.
B08 00:12:28
00:13:19
Lehen erleak etxean izaten ziren eta etxeko jauna hiltzen zenean erleei kontatzen zitzaien, hitz egiten baitzitzaien.
B07 00:10:20
00:12:28
Zuhaitzak noiz moztu: ilargi zaharrean. Egurra egiteko ilargi berrian moztu behar zen. Txerria hil, ilargi zaharrean egitea zen hobe.
B06 00:09:35
00:10:20
Apaiza argizaria pizturik ateratzen denean, elizara itzultzerako hiltzen bada, negu hondarra gaiztoa izango delakoa ez zuten ezagutzen, baina bai "kandelera bero, negua joan da bero; kandelera hotz, negua joan da motz" eta "Kandelera bero, negua heldu da gero".
B05 00:08:55
00:09:35
Txikiak zirenean "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
B04 00:07:10
00:08:55
Erresidentziaz eta gizonekiko emakume kopuru proportzioaz hitz egiten dute.
B03 00:06:18
00:07:10
Kalitxak kentzeko: hari batekin lotu eta tira egiten zuten. Esaten da Eltzaburuko iturriko ura ona dela horretarako. "Orate frates fuera verrugates" esaten zuten.
B02 00:02:28
00:06:18
Sineskeriak: Txikitan sorginak bazeudela esaten zieten. "Zakurrak urubia egiten badu norbait laster hilko da". Hau ez zuten sinisten bertan. "San Juan egunean siesta egiten duena urte guzian ez da loz asetzen". Esaera: "San Juan egunean argitu orduko iluna".
B18 00:44:20
00:47:50
Ezkondu aurreko asteburuan mutilei afaria ematen zieten. Lehen ezkontzak asteazkenetan izaten ziren. Argitu baino lehen ezkontzen ziren. Beste batek etxean egin zutela bazkaria eta gaua bitartean izan zela dantzaldia dio. Jendea oinez joaten zen. Galak ateratzera ez ziren senar-emaztegaiak bakarrik joaten, amarekin baizik.
B17 00:43:02
00:44:20
Errege bezperan errege eta erregina nor izango zen erabakitzen kartak banatuz eta beraiek emango zuten txokolatea. Joareekin ateratzen zen errege bezperan.
B16 00:38:55
00:43:02
Abestiak: "Arre, arre mandoko", "Kukurruku". Umeak lokartzeko kanta.
B15 00:35:50
00:38:55
Erramu egunean bedeinkatutako sagar makilez eginiko gurutzeak Gurutzen Santuaren egunean jartzen ziren etxeko ateetan, soroetan sagurik ez izateko.
B14 00:33:32
00:35:50
San Joan bezperan suak egiten zituzten eta salto egiten zuten bitartean esaten zituztenak: "Sarna fuera San Juan bezpera minak eta gaizkiak fuera", "San Juan bezpera, kaikupera, onak barnera eta gaiztoak kanpora". Menditik ekartzen zituzten adarrak: iratzea, lizarra, elorria. Ganbaran uzten zuten lehortzen eta hurrengo urtean haiek erretzen zituzten. Horiek bukatzerakoan belarra erretzen zuten.
B13 00:32:10
00:33:32
Nola jolasten zuten kuriketan.
B12 00:27:02
00:32:10
Herri bakoitzekoek duten goitizena. Herri bakoitzeko esaera: "Eltzaburu, eltzea/konporta bete zorri buru", "Auza kaka egiteko ez da gauza", "Alkotz, artoa hotz", "Arraitz deskargaitz", "Zenotz txerri puzten motz", "Lizaso ipurdi laxo", "Urritzola, zapeta zola", "Gorrontz eta Olano biak hermano", "Gorrontzen hartzeko, bere burua galtzeko" (ezin kobratu).
B11 00:21:20
00:27:02
"Otsoak bere haragitik ez du jaten", "eroak ez du harririk bere teilatuan botatzen", "etxeko sua etxeko hautsez estali", "ur urte, elur urte", "zer ikusi hala ikasi", "barrideko etxea urrez, hurbildu eta lurrez", "urrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau" , "nola ibil, hala fin", "adixkidesa eta kontua garbi", "arotzaren etxean, pala zurez", "jende pobreak, neke doblea", "erran zaharrak gezur gutxi", "eguzki eta euria azerien bodak", "Mezkiritz eta Olondritz gari gutxi, ur anitz", "Eltso karrika luze eta diru mantso/faltsu".
B10 00:18:49
00:21:20
Zenbait jendek euskaraz dakiten ala ez hitz egiten dute.
B01 00:00:00
00:02:28
"Lastorditurik/aotaturik dago gizon hori", "nahiz kalma balego modu ona lehengo donadoena", "nor nolako, lagunak halako".
A09 00:30:33
00:33:23
Berueteko hiru anaiek egin omen zuten "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz" esaerak esaten zuena, baina hauek lapurtzeko asmoz. Lantzen ere hil zuten bat.
A08 00:28:08
00:30:33
"Erraiok, erraiok beharrien hegalera", "hatsa izaki gure bizia", "zuriak eta beltzak/gorriak aditu ditu horrek", "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz"(norbait oso itsusia denean).
A07 00:27:08
00:28:08
Belateko Ama Birjina. Aste Santuko eguraldia.
A06 00:16:06
00:27:08
Esaerak: "Nola etorri hala joan", " etxe hori errekara doa", "zorri berpiztuak, bi hozka egiten du", "elurrak ixten ditu atariek". "Bizi nahian, bizia galdu", "hire leihotik begira ezak lehenik barrena". "Sasia maldan alde", "burugabeak txapelik behar ez", "sudur pean bai zuk indarra", "ipurdian harrotuko dizut", "hik nahi dituk zopak eta kilik/purrut", "lehenik parra egiten bazuen ere, harresik egin zion hautsek arrauts", "atarianen baratil paratuko du horrek"(?). "Hor dabil hinku-manku", "lastorditurik dago gizon hori", "kuku kuku Sanpedrotarako mutu", "nunu makila urte, hartu urte", "norata eguzki harata beroki", "bart zer perretxiko harrapatu zenuen", "ez-baietan nago nola den hori". "Ahuntzen eztula eta hik erraten duena biek bat dituk/berdintsu", "San Markos kazkabarra agoan".
A05 00:14:10
00:16:06
Gariari buruz ari dira.
A04 00:12:29
00:14:10
Esaerak: "Ortziraleko eguna, nola argitu hala iluna", "Jainkoaren pasa", "Ez duguna baginu emain genizun gosaltzera, txerria hil baginu emain genizun gosaltzera, ogia izan baginu eman genizun gosaltzera", "txikia banintzen handia banintzen apirilen lorea nintzen", "txikia banintzen eta handia banintzen maiatzean burutu nintzen" (garia da).
A03 00:07:43
00:12:29
Inguruko euskara desberdinak.
A02 00:01:05
00:07:43
Esaerak: Irauliak (pastuak), "ikurka-makurka egin du goldatzea", bistatu, "begi emanik dauzkat niretakoak", "elur urte patxaran eta gari urte", "umeak hazi eta nekeak pizi", "arpelarra lorean ardiak gosean, arpelarra igartzen ardiak asetzen", "aztaka-aztaka dabil", "txeraturik nago", "bi etxe horiek elkarri daokala".
A12 00:42:29
00:47:49
"Antxu txikia beti bildots", "San Markos kazkabarra agoan dago", "leizea baino ilunago dago", "patxaran urte irin/elur/gari urte", "inork ez dit isilaraziko lekeda hau", "norata ezkurra harata txerriaren muturra", "hori bere eleketatik ez da ateratzen".
A11 00:41:35
00:42:29
Guraizeei nola esaten dieten leku desberdinetan: bertan piruxak esaten diete.
A10 00:33:23
00:41:35
"Taxu eman dio" (ulertu du), "betiko etorri zenak ere, joan behar zuela esan zuen" (presa duen norbaiti), "gibelaundi" (pertsona lasaiari), "itsu-patsu denak batsu", "batek kanta, besteak kanta, deabruak dantza", "zure galtza kordak izanen du korapilo hori" (zuk izango duzu akats hori), "ez dio sakelako odolak irakin", "potzo-potzo dago" (mozkorturik), "kuli-kulika gabiltza"(lan gutxirekin), "gure etxeko andreak nongo, gure aireak hango", "Auzako zokoan laino, bihar denbora sano", "galtza beti ipurdi", "otsailean ereina oloto, martxoan ereina olo, apirilean ereina olotto", "Erramu egunean zer haize, urte guzian haize hura".
A01 00:00:00
00:01:05
San Lazaro bezperan beltzez janzten ziren.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-038-B 47:53
Loading the player...
I-038-A 47:55
Loading the player...