Herriak | Euskalkiak | Mapak |
Mezkiritz |
Zatia | Iraupena | Laburpena |
B03 | 00:03:30 00:06:15 |
Bere etxean beti hitz egin dute euskaraz. Orain, gutxi batzuekin besterik ez du hitz egiten. Juliari buruz aritzen dira. |
B02 | 00:00:36 00:03:30 |
Gizon hori oso altua da, emakume hori oso polita da, gizon hori oso langilea da, apezak meza eman du, apezek meza eman dute, semeari eman diot, semeei eman diet, semearekin etorri naiz, semeekin etorri naiz, mendira joan naiz, etxe hau txikia da, txakur hau hura baino handiagoa da. |
B01 | 00:00:00 00:00:36 |
Bizikletarik ez zegoen orduan. Herriko lehenengoak. |
A09 | 00:27:55 00:31:50 |
Lauko eta zortzitako (bost eta hamar zentimoko) txanponekin egiten zituzten joku desberdinak: "el palmo", "al chis". Eltzemutu zeritzoten itsulapikoari. |
A08 | 00:26:14 00:27:55 |
"Arrandiko arrandats es para mi" esaten zuten urrak hartzera joaten zirenean eta horrela beste inork ezin zituen hartu. Mingarratz (astalarrosako fruitua) zeritzoten "tapaculo" esaten zaienei. Xiaurre zeritzotena ere jaten zen. |
A07 | 00:24:30 00:26:14 |
Inguruko herrietan euskara berdina hitz egiten dute. Baina ilobek ikastolan euskara batua ikasten dute. |
A06 | 00:23:20 00:24:30 |
Kargatu behar dugu astoa, joan ziren semearen bila Lintzoainera, nik uste dut esnea ona dela osasunarentzat. |
A05 | 00:20:35 00:23:20 |
Etxe horretan aulkiak egiteko materiala prestatzen zen eta Iruñera bidaltzen zuten. Herriko kutxetagileak. Hauek besteek baino diru gehiago zuten, beti baitzuten lana. |
A04 | 00:14:55 00:20:35 |
Mahats kilo bat hiruren artean erosi eta abereak egoten ziren Kuatropea zeritzoten lekura joaten ziren jatera. Manuelek koilareak egin eta han saldu egiten zituen. Egunez soroan egiten zuen lan eta gauez, koilareak egiten zituen. Beharra ezagutu dute beraiek. Gerra ondoren gosea ere ezagutu zuten. Ogia handitzeko patata sartzen zioten. Beraiek asto handi bat izan zuten. |
A03 | 00:12:55 00:14:55 |
Gerra garaian ez zegoen horrenbeste lanik belarretan, ez baitzuten hainbeste. Gurdirik ere ez zuten garai hartan. Nola egiten zuten beraiek lana soroetan. |
A02 | 00:03:00 00:12:55 |
Herriko bere adinekoak. Batzuen eta besteen istorioak. Gerrako kontuak. Bera Madrilgo frentean egon zen, Barajasko Coslada herrian. Utzita zegoen markes baten ehiza barruti batean ehiztatzen zuten. Hogeita bi edo hiru urte zituela joan zen bera, soldaduska bukatu eta oso denbora gutxira. |
A01 | 00:00:00 00:03:00 |
Gerria gaizki du eta duela hamaika urte operatu zuten. Baina bigarren operazioa bortitzagoa da eta ez dira egiten ausartzen. |
Pista | Iraupena | Entzun fitxategia |
I-047-B | 06:17 |
Loading the player...
|
I-047-A | 31:54 |
Loading the player...
|