Orreaga Ibarra

I-048

  • Grabaketa data: 1995-12
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gabriel Soto Irulegi (1928)
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: A. Hizketa librea: toponimia ttikia (saroiak, berokiak, oihanak...), lexikoa; Larrasoaingo esaera; ama petrikilo; inguruko euskaldunak; gertakariak; balleko bizimodua. B. Hizketa librea: iratzelekuak, pinudiak; ezin euskaraz egin; zumezko bilurrak; ezkontza tratuak; sorginak; Zilbetiko sugea; hilaren beilan...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Lintzoain
Zatia Iraupena Laburpena
B17 00:45:50
00:47:30
Otaka eta orrea.
B16 00:43:30
00:45:50
Abereak bordatan izaten zituzten mendian. Janaria eramatera joaten zirenean bide gogorra zuten. Batzuetan ardiak faltan zituzten. Behin lau gizon joan ziren ardien bila eta binaka bereiztu ziren. Elurretan eta bisutsa ari zela ibili ziren.
B15 00:42:07
00:43:30
Haurrak zirenean otaka biltzen zuten. Arratsean suak egiten ziren eta gainetik jauzi egiten zuten. Ura eramaten zuten iturritik etxera.
B14 00:39:55
00:42:07
Orain lehen baino errespetu gutxiago dago pertsonen arteko tratamenduan. Lehen idazkariari errespetu handia zitzaion.
B13 00:35:40
00:39:55
Norbait hiltzen zenean lau ehorzle bilatzen ziren. Mutil gazteak izaten ziren, gorpua zaindu eta zuloa egiten zutenak. Haritz bat ematen zitzaion familiari egurra egiteko, eta egur hura ere, ehorzleek mozten zuten. Zerraldoa zurginak egiten zuen. Orain Aezkoatik eta Iru˝etik eramaten dituzte.
B12 00:32:25
00:35:40
Zapoak jadanik ez dira ikusten. Tabernatik atera eta zapo bat ikusten zutenean zigarroak jartzen zizkioten ahoan eta zupatu eta zupatu handitu egiten zen. Igelik ere ez dago jadanik, ibaietara doaz ur zikin guztiak eta dena ondatzen ari baikara.
B11 00:28:52
00:32:25
Lau bat familia elkartzen ziren kisua egiteko. Orduan harizti polita zegoen eta zulo asko zeuden eta han hartzen zituzten bizerrak. Baina gero gehiegikerian erori zen eta jadanik ez da batere gelditzen. Ongarritegiak egiteko egiten zuten kisua.
B10 00:26:55
00:28:52
Bazegoen Lintzoainen txokolatea saltzen zuen emakume bat. Gainontzeko erosketak Erron egiten zituzten.
B09 00:20:55
00:26:55
Samaniego medikuak min handia egiteko fama zuen. Pare bat kasu. Bizkarreta-Gerendiainen bizi zen. Bizkarreta-Gerendiaingo etxeak. Herriko batzuei eta etxeen konponketei buruz.
B08 00:14:57
00:20:55
Panikesa edo erbinudea. Suge kontuak: Zilbetin langileak hartzen zituen gizon batek, Eugiko mugan dagoen larrera eramaten zituen eta leku batean, esaten zien hura ez mozteko handik sugea pasatzen zen eta. Baina oso ausarta zen bat, sugearen zain gelditu eta sugea hil zuen, baina baita bera hil ere sustoaz. Bere aitaginarreba kutxetagilea zen eta Eugiko muga hartan ezpeldi batean zegeola, suge bat mugitzen ikusi zuen eta atzetik segitu zion. Pago batera ailegatzean sugea zuhaitzean kiribildu zen eta gizonak aizkorarekin lau zatitan moztu zuen. Beste behin, seme zaharrenarekin zizatoki batera joan zen. Suge bat ikusi zuen lurrean erdi sartuta. Harri handi bat hartu eta buztan gainera bota zionean sugeak beste aldetik burua atera zuen. Eskerrak semea ondoan zuela. Bera han lanean aritu zenean jabeak Lantzekoak ziren. Haiek kaxkarrekoa ematen zieten sugeei buruan eta gero eskuetan edukitzen zituzten. Berari behin suge batek koxk egin zion hankan eta herritik urruti zegoenez, labanaz gurutze bat egin zuen garbitzeko.
B07 00:13:15
00:14:57
Herrian maistra egon zen neska bati buruz. Harentzat hontz bat harrapatu zuen berak.
B06 00:09:35
00:13:15
Orondritzen korreoa eramaten zuen gizon bat zegoen. Ez zuen Errotik Orondritzera eskopetarik gabe joan nahi sorginak aterako zitzaizkiolakoan. Haren gertakizuna. Gazteak zirenean izutu egiten zituzten sorgin kontuekin. Ez zuten inor sorgintzat hartzen. Jendeari gaiztakeri asko egindako norbait hiltzen zenean, etxe hartan hotsak entzuten zirela esaten zuten. Eta beharbada, norbaitek nahita egiten zituen, baina orduko jendeak sinistu egiten zuen. Arrietan sorgin kontu asko esaten ziren.
B05 00:06:40
00:09:35
Garai haietan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak komeni zitzaien moduan. Behin bere ama ezkontza batera joan zen Leazkuera. Han zegoen senargaia eta bi ahizpak eraman zituzten. Berarekin ezkondu behar zuena zein zen esan ziotenean senargaiak bestea nahiago lukeela esan zuen. Lesakan etxe garrantzitsuenetakoak beraien artean ezkontzen ziren. Odol nahasketak gertatzen ziren horrela. Eta horren ondorioz gaixotasunak.
B04 00:04:00
00:06:40
Bilurra: zumeaz egindako sokak.
B03 00:02:55
00:04:50
Jadanik ez dira elkartzen eta ez dute euskaraz egiten, beraz, ahaztu egiten zaie.
B02 00:02:05
00:02:55
Perpetuak kafea ere biltzen zutela esaten zuen.
B01 00:00:00
00:02:05
Metak etxe ondoan egiten zituzten. Iratzeak komunak ziren, bakoitzak bere lotea zuen. Orbela ere biltzen zuten. Erron ez zegoen metarik. Pagadi eta pinadiak dira orain landu gabe utzitako alorrak.
A12 00:39:45
00:47:50
Lintzoainen maisu eta idazkaria izan ezik nekazariak ziren. Kutxetagileak ere, garai batzuetan nekazaritzan ibiltzen ziren. Gizonak batetik bestera mugitzen ziren laiaketa garaian. Lur asko zutenek sasia zuen alor bat prestatu eta hura ematen zieten errentan hiru urtez. Gariari nitratoak botatzen zitzaizkion. Zenbait hitz: igitaia, tailua, "ahurmena" (azao), bala. Txitxirioak eta babak ere landatzen zituzten. Iraztorriak eta metak.
A11 00:36:55
00:39:45
Ogia labean egiten zuten. Sugarria, adarrak eta egurrak, berotzen zirenean, egurra bereizten zuten eta urarekin garbitu. Ogia pala batekin sartzen zuten. Ogiak aste bat irauten zuen gogortu gabe. Garia Uretako errotan egiten zuten. Orondritzen bazegoen beste errota bat, baina Lintzoaingoak Uretara joaten ziren. Orondrizkoa zenbait kideena zen baina Uretakoa beraiena zen.
A10 00:31:30
00:36:55
Uretara joaten ziren errotara Lintzoainen errotarik ez zegoenean. Garia, zalkea, erua, oloa, jasotzen zuten. Gerra garaian garijotzeko makina eraman zuten. Lehenago larrainetan egiten zuten. Haizea bazegoen, haizatu egiten zen garia. Estrasia (narra) zabala zen eta behi edo idiei lotzen zitzaien eta hauek tira egiten zuten. Estrasian (narran) pala bat izaten zen behien gorozkia bildu eta ongarri bezala gordetzeko.
A09 00:30:25
00:31:30
Berak aziendak izan ditu.
A08 00:28:30
00:30:25
Dantzan asko aritzen zen. Txapelketen bat ere irabazi zuen. Duela zazpi urte ospitalean egon zen. Tratamendua eman zioten eta kilo zenbait irabazi zituenez, jadanik ezin du dantzarik egin.
A07 00:27:35
00:28:30
Euskara ahazten ari zaio.
A06 00:26:28
00:27:35
Etxe gehienetan erleak izaten zituzten.
A05 00:21:50
00:26:28
Herrian baziren kutxetagileak. Valentziara bidaltzen zituzten kutxetak. Uztargileak Gipuzkoatik joaten ziren, herrian ez baitzeuden. Bere emaztearen aita kutxetagilea zen eta hamar dozena egiten zituen egunean. Beste zenbait kutxetagile.
A04 00:15:55
00:21:50
Bere ama hezur konpontzailea zen. Berak orkatila hautsi zuen eta amak sendatu zion. Orkatila mandotik erortzean apurtu zuen. Inguruko ibarretatik joaten zen jendea berarengana. Hezurra bere lekuan jarri, arrautzaren txuringoa kedarrarekin nahastu eta hura igurtzen zuen. Oinazea kentzeko ez zuen ezer ere ez, baina hezurrak bere lekuan jartzen zituen. Gabrielen amak aitarekin ikasi zuen egiten, abereekin eta jendearekin egiten zuen hark. Amaren izena Joaquina zen baina Ciriaca zeritzoten, bere amabitxiaren nahieraz. Abizena Irulegi zen.
A03 00:08:45
00:15:55
Urataka nolakoa den orain eta lehen. Bentazar etxea jadanik desagertu da. Ibarreko etxea. Laurentxi eta Sanduzelai. Zikilon, Mekola, Larrarte, Arrio, Ziloka, Aiztondo, Alorxabal, Aldapeta, Ezpelkerrenka.
A02 00:07:00
00:08:45
Larrasoaña herriari "Puerto Rico" deitzeko arrazoia: Gerra karlistetan frantsesei urrea lapurtzen zieten.
A01 00:00:00
00:07:00
Leku desberdinen izenak: toponimia txikia: soroak, oihanak ... Alorra, pentzea edo sagoia, baratza, larrea. Leizeen izenak eta bideak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-048-A 47:51
Loading the player...
I-048-B 47:43
Loading the player...