Orreaga Ibarra

I-056

  • Fitxategia: I-056
  • Zatia: B03
  • Iraupena: 00:03:23 - 00:07:20
  • Gaiak: Amerika , ogibideak: artzaina
  • Laburpena: Ez litzateke berriz Ameriketara joango. Dirua irabaztera joaten ziren baina ordaintzen zietena merezita zuten. Hango jendeak ez du ardirik zaindu nahi, behi edo zaldi taldeak nahiago dituzte. Bost egunetan behin ikusten zuten kanperoa eta hori zen ikusten zuten pertsona bakarra, erabat bakarrik egoten ziren. Neguan hotz handia eta udan bero handia egiten zuen. Ekaitzak izugarriak ziren.