Orreaga Ibarra

I-065

  • Fitxategia: I-065
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:11:05 - 00:17:45
  • Gaiak: gramatika: sintaxia
  • Laburpena: Janaria amak esaten duen bezala prestatu dut, aberatsa bailitzan gastatzen du horrek, horrek zure antza dauka, datozen heinean esertzen dira, gurekin hitz egiteko asmoz etorri dira, irabazten duten heinean gastatzen dute, aitak duen alkandora berdina erosi dut, hori esanda dago, goiz etorriko balitz ere ez genuke ikusiko, dirua hartuta joan zen, egin esanda nahikoa da, etxe zaharrak desagertzen doaz, geroz eta txikiago eta hobe, hori geroz eta handiagoa da, herrikoa izan arren ez dut ezagutzen, hori askoz errazagoa da, horrek anaiak adina jan du, nik baino gehiago ekarri duzu, hainbat eta gehiago ekarri eta hobe, geroz eta gauza gehiago daude, ez da etorri berandu delako, gaur astelehena denez lanera joan naiz, egiten dituen heinean saldu egiten ditu, esan dutenaren arabera gero etorriko dira, ogia gordeta daukat, kanpotarra den arren euskara ikasi du, hori ekarrita ez dugu ezer egiten, afaltzen geundela argia joan da, lan eginez zerbait egingo dute, zuk ikusi duzuna bezain handia da, autoan joanda ere ez ginateke ailegatuko, amak esan adina ekarri dut, horrek guk baino gutxiago erosi du, askoz gehiago ekarri dute, horrek kanpotarra denez ez daki euskaraz, banoa berandu da eta, oinez bada ere joan egingo gara, belaunikoz eskatuta ere ez diot emango, eraman ezazu euritakoa euria egingo duela dirudi eta, hemen gaudela aprobetxatuz ikustera joango gara, etor daitekeenaren beldur da, gaizki egitekotan hobe da uztea, kotxez joanez gero lehenago hel daiteke, hemen jarri behar dut bestela ez dago lekurik eta, hasi zarenez bukatu, hau eguraldi txarra izanik ere ez da etxean gelditzen, nahi gabe ere egin du, ken dakiotenaren beldur da, gaizki hitz eginez gero hobe isilik egon, dena jan behar duzu bestela txiki geldituko zara, behin hasiz gero bukatu beharko da, eguraldi ona eginez gero mendira joan daiteke, etorri ez bada ere ez da inporta, ikusi gabe ere ezagutu dut, goiz ez ailegatuta ezin da ikusi, ongi ez egon arren balio dezake, etxean egongo naiz bestela tabernan, autorik gabe ezin daiteke joan, eskatu gabe ere eman egin digute, itxi ezazu leihoa hotz egiten du eta, han geundela ama etorri zen.