Orreaga Ibarra

I-066b

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: Iņaki Gaminde
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Gartzaron
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:02:35
Umeak lo daude, zuek zutik zaudete, hi zutik hago, zu zutik zaude, hiri dirua eman diat, zuei dirua eman dizuet, etxera noa, ama kalera doa, gu mendira goaz, umeak sukaldera doaz, nora zoazte?, nora hoa?, nora zoaz?, hiri sagarrak eman dizkiat/dizkinat, zuri sagarrak eman dizkizut, zuei sagarrak eman dizkizuet.
A02 00:02:35
00:05:35
Hemen nabil, txakurra kanpoan dabil, ongi gabiltza, horiek hor dabiltza, non zabiltzate?, non habil?, non zabiltza?, piperrak ekarri ditut, honek udareak eraman ditu, marrubiak jan ditugu, horiek gauza batzuk ekarri dituzte, zuek baratxuriak erosi dituzue, zuk gauza batzuk ekarri dituzu,hik gauza batzuk ekarri dituk, giltzak erori zaizkit, horri intxaurrak gustatzen zaizkio.
A03 00:05:35
00:08:10
Zuei alabak etorri zaizkizue, hiri alabak etorri zaizkik, zuri alabak etorri zaizkizu, atzo ardoa erosi nuen, horrek saski bat ekarri zuen, etxea saldu genuen, horiek txerria hil zuten, zuek dirua hartu zenuten, hik dirua hartu huen, zuk hartu zenuen, amari gauza bat eman nion, horiei dirua eman nien, zuri janaria ekarri nizun, hiri janaria ekarri nian/ninan, zuei janaria ekarri nizuen, zuei dirua eman nizuen, ahizpak ogia eman zidan, aitari dirua eman zion, honek umeei esnea eman zien, guri esnea eman zigun, guk amari giltza eman genion, horiei esnea saldu genien.
A05 00:10:15
00:26:28
Berueteko lapurrak maizterrak ziren Etxebarrian. Lantzeko lapurren arrazakoak zirela esaten zuten. Goņi abizena zuten. Bost anaia eta hiru ahizpa ziren. Azken heriotza baino lehen egin izan zituzten bestelako gaiztakeriak. Ixilik egon behar. Ilarregiko gaztea hil eta leize batera bota zuten eta ondorioz herriko mutilekin zenbait istilu izan zituzten. Ikatza saltzeagatik ordaindu zioten eta gero mendian beste bide batetik aurrea hartu zioten eta lapurtzeko hil. Lantegian mutila faltan sumatu zuten eta bazekiten hauekin kontuak egitera joana zela. Susmatzen hasi ziren eta errudun ikusi zituzten. Gaztetan artzain ibili izanak zirenez, mendiko leizeak ongi ezagutzen zituzten. Herriko bi izan ziren leizean sartu zirenak bere bila. Gero aitortu zuten eta Kandelera egunean Iruņera eraman zituzten 1934.ean. Bi gazteenak hartu zituzten baina zaharrena aske zegoen. Bere emaztearen etxera sartzen omen zen ezkutuan jatera eta horrelako batean koinatak Guardia zibilari keinu bat egin eta bidean harrapatu zuten. Balkoietan maindireak jartzen zituzten aske zegoela abisatuz. Gero hirurak hiltzera kondenatu zituzten, baina batek bere buruaz beste egin zuen eskaileretan behera jauzi eginez. Bere familia herritik joan zen. Jendeak hiru anaientzat barkazioa eskatu zuen, baina gauza politikoa izateagatik edo, euskaldunak baitziren, hil zituztela diote batzuek.
A04 00:08:10
00:10:15
Ni hemen pozik biziko nintzateke, hori gurekin egongo litzateke, gu eseriko ginateke, horiek galduko lirateke, zuek hemen ongi biziko zinatekete, hi ongi biziko hintzateke, zu ongi biziko zinateke, nik arraina erosiko nuke, guk erosiko genuke, horiek etxea salduko lukete, guk salduko genuke, nik horri dirua emango nioke, guk aitari egia esango genioke, hauek umeari zerbait emango liokete, zuek horri egia esango zeniokete, hik egia esango hioke, zuk esango zenioke.
A06 00:26:28
00:29:00
Atzo berandu etorri nintzen, umea goiz heldu zen, kanpoan bizi ginen, gurasoak joan ziren, zuek hemen egon zineten, hi hemen egon hintzen, zu hemen egon zinen, niri aitona etorri zitzaidan, horri etxea erre zitzaion, dirua galdu zitzaigun, horiei behia hil zitzaien, zuri anaia etorri zitzaizun, hiri anaia etorri zitzaian/zitzainan, zuei dena ahaztu zitzaizuen, horiek giltza eman zidaten, amari ogia eman zioten, aitak etxetik bidali nintuen, zuek amonari dirua eman zenioten, nik dirua eman nion, zuk horri atea konpondu zenion, hik horri atea konpondu hion.
A07 00:29:00
00:31:30
Nik badakit euskara, guk gutxi dakigu, hoirek zerbait dakite, zuek ez dakizue batere, zuk zerbait dakizu, giltza poltsikoan daukat, guk giltza poltsikoan daukagu, zer dauka horrek?, horrek gauza bat gordeta dauka, horiek gauza bat gordeta daukate, hemen daramat ogia, zer daram horrek?, guk bazkaria daramagu, horiek aita daramate, zer daramazue hor?, zer daramazu?, hemen dakart janaria, zer dakar horrek?, horrek euritakoa dakar, guk euritakoa dakargu, zer dakarzu hor?, hik zer dakarrak hor?, atzo sagarrak ekarri nituen, horrek aranak erosi zituen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-066b-B 31:37
Loading the player...