Orreaga Ibarra

I-074

  • Fitxategia: I-074
  • Zatia: B01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:17:38
  • Gaiak: gramatika: sintaxia
  • Laburpena: Oihanean ibiltzea ona da. Umeei gustatzen zaie jostatzea. Horiei ongi jatea gustatzen zaie. Ataria herstea atzendu egin zait. Hobea da bihar etortzea. Gu hemen egotea nahi dute. Garia ereiteari utzi diote. Horrek utzi dio erretzeari. Kontent nago zu ikusteaz. Presaka ibiltzeagatik erori egin da. Hemen jostatzea gustatzen zait. Amari gustatzen zaio etxean jatea. Hori esatea ez da ona. Ez ongi ikusteak buruko mina ematen du. Ez dut nahi zuk egiterik. Ez dut eskatu ekartzerik. Amak esan du hemen egoteko. Hau erosi dut haurrari emateko. Hori dago etortzeko. Ez dauka gogorik jateko. Ama ikustera etorri naiz. Aspertuta nago itxaroteaz. Saiatuko naiz abudo akabatzen. Nekatuta nago belarra mozteaz. Akordatu naiz erosteaz. Akorda zaitez erosteaz. Horrek ikasi du txistua jotzen. Erakutsi diot egiten. Horri atzendu egin zaio euskaraz solas egiten. Hasi naiz jaten. Gelditu da afaltzen. Paratu dut bazkaria berotzen. Nik lagundu diot akabatzen. Harrapatu dute lapurretan. Ez ibiltzea txarra da. Ez afaltzeagatik joan egin dira. Barazkiak jaten ditut ez gizentzeko. Ez daukazu zergatik joan. Ez daukazu zergatik esan. Penaz nago berandu etorri naizela. Badakit zer esan. Esan ezazu dena ekartzeko. Ni hemen jaioa naiz. Hori kanpotik etorria da. Akabatzen duzunean joanen gara etxera. Erosten duzunean erakutsiko didazu. Iru˝etik ekarritakoa gordeta daukat. Hori amak egina da. Oihanean geundenean azaldu zen. Euria hasi denean kanpoan geunden. Ateratzean hertsi zazu ataria. Heldu nintzenean ikusi zaitut. Bazkalondoan joanen gara etxera. Lan egindakoan jan eginen dugu. Akabatzen duzun bitartean ni joanen naiz etxera. Hori egiten ari zaren bitartean nik bazkaria prestatuko dut. Ailegatu orduko ohatzera joan zen. Irazeki baino lehenago hertsi ezazu leihoa. Akabatzen duzunerako etorriko da. Gaizki jarri eta berehala hil zen. Aditu orduko ezagutu dut. Gu joaterako joanak ziren. {[(etorri ezgero ez dut ikusi)]}. Zakurrak zaunka egiten du soinu bat aditu orduko. Jan aurretik garbi itzazu eskuak. Etorri bitartean hemen egonen gara. Etortzen den bakoitzean afaltzen gelditzen da. Esperatuko zaitut akabatu arte. Etortzen den guztietan zerbait ekartzen du. Zuk esan duzun bezala egin dugu. Horrek baleki bezala hitz egiten du. Gastatzen du aberatsek bezala. Hau egin dut horrek bezala. Hori da aita bezalakoa. Etortzen direnean jarri egiten dira. Joan naiz dendara ator bat erosteko asmoan. Horrek zure antzak ditu. Marrubiak hartuz bezala jan egiten ditu. Etorri dira gurekin solas egiteko asmoan. Etxetik ateratzean zakurrak hozka egin dio. Dirua hartuta joan egin zen. Irabazten duena gastatu egiten du. Esaten duenez etxera etorriko da. Hori ekarrita ez dugu deus egiten. Ekarri dut gazta bat zuk ikusi zenuen bezalakoa. Afaltzen ari ginela argia joan da. Hori esanda ez duzu deus ere konpontzen. Egiten duen neurrian saldu egiten du. Egia esatea franko da. Ekarri dut ator bat aitak duen bezalakoa. Etxe zaharrak akabatzen ari dira. Zu hori bezain handia zara. Zuk ekarri duzuna bezain handia da. "De puro" lan egin zerbait egin behar dute. Zenbat eta gorago hainbat eta gehiago ikusten da. Hori askoz errazagoa da. Ekarri dut amak esan duen adina. Gero eta gauza gehiago daude. Gero eta ume gutxiago daude. Honek anaiak adina jan du. Zenbat eta gehiago ekartzen duzun hainbat eta hobe. Ez da etorri berandu delako. Zenbat eta ume gutxiago hainbat eta hobe. Ekarri dute askoz gehiago. Askoz gutxiago erosi du. Gaur astelehena bezala lanera joan gara (sic). Hemen jarri behar dut gainerakoan ez dago tokirik. Handiena erosi behar da. Horrek kanpokoa izatearekin ez daki euskaraz. Gaizki egitez hobea da uztea. Banoa berandu da eta. Aterkia eramaten du euria egin behar duela ematen du. Hemen gaudenez gero joanen gara ikustera. Gaizki hitz egitez hobea isilik egotea. Behin hasiz gero akabatu egin behar da. Etxera joan bagina ikusiko genukeen. Hasi zarenez gero akabatu. Nahiz asko etorri denek afalduko dute. Nahiz denbora txarra joanen gara oihanera. Ez daiteke joan kotxea ez izanez gero. Agudo ez ailegatuz gero ezin ikusi da. Ez etorriagatik ez du inporta. Nahiz ongi ez egon balio dezake. Jan behar duzu gainerakoan txikia geldituko zara. Kotxean joanez gero lehenago ailegatu daiteke. Hamarretan akabatuko bazenu ere berandu izanen da. Goizean etorriagatik ia ez dugu ikusiko. Denbora ona eginez gero joan daiteke oihanera. Etxean egonen da eta gainerakoan tabernan. Herrikoa izanik ez dut ezagutzen. Kotxean joanagatik ez gara ailegatuko. Ikusi gabe ere ezagutu dut. Hain haundia da atarian ez da kabitzen. Joan behar dugu oinez ere. Ez diot emanen belauneko jarrita ere. Hain gizen dago gaizkitu daiteke. Eskatu gabe ere eman digu. Hau denbora txarra eginda ere ez da etxean gelditzen. Nahi gabe ere egin du. Kanpokoa izanik ikasi du euskaraz. Kanpoan geundela azaldu zen. Sua irazekitzerakoan erre egin naiz. Zenbat eta hurbilago zauden hainbat eta hobeki entzuten da. Ekarri dut liburu bat zuk erakutsi didazuna bezalakoa. Erosi orduko galdu egin dut. Etortzerako akabaturik egonen da. Etortzen denean egonen naiz berarekin.