Orreaga Ibarra

I-089

  • Grabaketa data: 1996-8-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gabriel Soto
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: abereak, toponimia.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Oso ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Lintzoain
Zatia Iraupena Laburpena
A11 00:55:30
01:00:45
Senda, lasterbidea, bidegurutzea. "Kaminante" sagoia. Erroko fuertea: bertan bonbak aurkitu eta arotzarengana eramaten zituzten. Hark lau puska egiten zituen. Gero haiek txingarretan jartzen zituzten sutan. Eta hori-hori zegoenean esnearekin egosten zuten. Esneari oso zapore ona ematen zion.
A10 00:50:13
00:55:30
Ataka edo eskortea, "balataka", erdoildurik. Hesia: hesolekin egiten ziren lehen. Bara batekin lotu eta iltzeak jarriz.
A09 00:43:20
00:50:13
Mugarriak. Jendeak mugarriak lekuz aldatzen zituen. Zenbait kontakizun. Gazteek jadanik ez dakite non dauden mugak. Lehen egun bat hartzen zuten mugak ikustera joateko. Muga bakoitzak bazituen bi lekuko, bi teila, bat alde bakoitzean. Hauek ez bazeuden, han zerbait eginda zegoen.
A08 00:39:20
00:43:20
Buztina: urarekin nahastuta zorua egiteko erabiltzen zuten. Hariztietan egoten da. Lohia: ura dela eta bideetan sortzen den lokatza. Larrea eta sagoia.
A07 00:36:40
00:39:20
Orondrizko korreoa zen gizona ez zen ausartzen ilundu eta gero Errora bakarrik joaten. Eskopeta bat eman zioten, baina polbora kartutxoak besterik ez zituela. Gizon hura beste batzuekin Iruñera joaten zen eta ajoarrieroa hartzen zuten gosaltzeko. Soberan zegoena berak hartzeko esan zioten behin eta galtzan sartzen zuen bere olio eta guzti.
A06 00:28:55
00:36:40
Aldapa, leizea, kofa, kobazuloa, berokia, ospela, zelaia, sakana, haitza, pausua, zubia, mendia, oihana, "peñakadia" (haizkadia), estraputz egin, ibaia, ito, ura atera, presa, ur garbia, ur zikina, balsa.
A05 00:26:50
00:28:55
Berak ez du inoiz artzain txakurrik izan. Ahuntzainak txakurra oso ongi erakutsirik zuen.
A04 00:13:30
00:26:50
Mendian paketeekin ibiltzen zirenean eguraldi txarra ere tokatzen zitzaien. Bera aziendekin ibili zen paketeekin baino gehiago. Gizon baten gertaera: merkantziarekin asmatu ez, desterraturik egon zen, gida gisa ibiltzen zen. Guardia zibil bat Ziaurrizko gizon batekin borrokan hasi zen, honek eskopeta kendu zion eta guardia zibila negarrez hasi zen. Urepeletik ejerzitoko zaldiak pasatzen ari zirenean bidea galdu eta etxe batetik tiroka hasi zitzaizkien. Horrek berak parte eman zuen eta pinadi batean tiroka hasi zitzaizkien. Hura guztia bi durogatik. Guardia zibil asko ibiltzen ziren baina haiek ere saldu egiten ziren. Beste batzuetan guardiek paketeak kendu, eta lokartzen zirenean arrastaka joan eta berreskuratzen zituzten. Nylon, farfailak eta kafea pasatzen zen. Beti izan dira guardiak kontrolatzeko espioiak. Txakur espioia baten kontua.
A03 00:10:10
00:13:30
Itzala. Ipar haizea, hego haizea, eguzki haizea eta zehar haizea. Atertu du, lainoa, hodeia, tximista, trumoia. Eguraldiak egin dituen hondamendi zenbait.
A02 00:08:10
00:10:10
Ilargiaren aldi desberdinak eta egurra mozteko orduan zuten eragina.
A01 00:00:00
00:08:10
Mandeulia, ezpara, habea, eltxoa, erlea, liztorra, arkakusoa, kilkir, lorta(hontza, arra, ipurtargia, tximeleta, xinaurria, labezomorroa, armiarma, armiarma sarea, sitsa.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-089-A 1:00:46
Loading the player...