Orreaga Ibarra

I-090b

  • Grabaketa data: 1996-09-08
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Angel Ainziburu (3-VII-1930)
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Luzaide
Zatia Iraupena Laburpena
B08 00:24:11
00:31:51
Erregebide (errepide) hitzari buruz. Galtzadei buruz. Gutxi zaindu dira etxeak bezala. Hiriberri-Artzibarreko etxeetako zura. Beste zurak: ginarrea, haritza bi motatakoa: ametza eraikuntzarako hobea da, haritza sutarako. Ametzaren deskribapena. Txisteak.
B07 00:20:00
00:24:11
Lehen gizonak tabernan elkartzen ziren abestera. Asko sentitzen zen kantua eta horrekin batera hizkuntza ere. Orain ia galdu dira gauza haiek. Kontakizuna: Donibane Garazira joan zen zerbait erostera, eta dendan elkartu ziren zazpiak euskaldunak baziren ere, denak frantsesez ari ziren.
B06 00:10:40
00:20:00
Luzaiden dauden abizenei buruz ari dira. "Barcelona" abizena. Luzaideko lehenengo biztanleak, Paris, Granada, Bordel, Barcelona, Tolosa ziren. Orain abizenak aldatu dira, baina etxeen izenak mantendu dira. Abizen euskaldunak. Ibañeta lehen "Puerto de Cisera" zen. Batzuk jendea ezkutatzera joan omen zela hara diote. Hasieran artzainak ziren: gazta, gaztainak, esnea eta sagardoa zuten. Lur berriak egin zituzten. Azkenak bertan lur berriak egiten Aezkoakoak egon ziren, bertako jendearentzat. Aezkoakoek Baigorrikoekin harreman asko zuten. Lur berriak nola egiten zituzten.
B05 00:08:48
00:10:40
Neskekin oso gutxitan hitz egin du hiketan, konfiantza asko duenean bakarrik. Ume txikiekin xuketa erabiltzen dute. Alabek berarekin erdaraz egiten dute.
B04 00:07:50
00:08:48
Askok ez dute "ikastea" eta "erakustea" hitzen esanahia ongi bereizten. (Luzaidetik kanpo).
B03 00:04:55
00:07:50
Gizonen eta emakumeen jokabidea euskararekiko. Emakumeek erdararako joera dute. Hiketa, zuketa eta xuketa tratamenduak erabiltzen dituzte. Emazte eta seme-alabekin xuketa egiten du, eta hauek berari ere bai. Hiketan senide eta lagunen artean egiten dute. Zaharragoei zuketa egiten die, apezari ere bai. Ez dute beroriketarik erabiltzen.
B02 00:02:17
00:04:55
Lasto, agotza eta sabai hitzei buruzko gogoeta. Txistea. Nola esaten duen: borda (edo estrabila), ezkaratza, aterpea, galeria (balkoia).
B01 00:00:00
00:02:17
Euskara eta Iñaki Caminori buruz hitz egiten dute. Luzaideko euskaldunek kanpoan erdarara jotzen dute.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
I-090b- 31:57
Loading the player...