Inaki Camino

IC-006a

  • Grabaketa data: 1984-01-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Paulino Maisterra Pedroarena -Ņagore-
  • Ikertzailea: Iņaki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Aria
Zatia Iraupena Laburpena
A12 00:43:00
00:47:08
Orreaga, Orbaitzeta eta Auritzerako bideak. Ingurua ezagutzen ez duena gaizki ibiltzen da.
A11 00:33:46
00:43:30
Ez du euskaraz irakurri nahi erdia ulertzen ez delako. Euskara batuaren berririk ez du. Ariako jendeak ez du euskaraz elekatu nahi. Bere bi ilobak Iruņean ikastolara doaz, eta ez zaio ongi iruditzen euskararekin ezin baita ezer egin, horregatik ez du penarik hartzen euskararen galeragatik. Aurizko euskaldunak.
A10 00:30:19
00:33:45
Gerra zibila. Etsai handienari ere ez dio opa gerra batera joan behar izatea. Jaramako zubiko borrokaldia.
A09 00:28:20
00:30:18
Garaiak, non dauden eta zertarako erabiltzen diren. Arratoiak eta saguak ez dira sartzera ausartzen katuen eta erbinudeen beldurrez.
A08 00:21:52
00:28:19
Herri guztietatik etortzen dira jaietara, baina bera ez da oso jaizalea. Orain erretiraturik dago. Sos batzuk egin zituen hamabost urte mendian eman ondoren. Bederatzi lagun bizi izan dira etxean. Ezkongabea da, emaztekiak ez dira joaten harena bezalako etxe txikietara.
A07 00:20:27
00:21:51
Denbora hotzena bi abenduetan egiten du. Beldur, lotsa eta ahalke hitzak.
A06 00:17:38
00:20:26
Arian denek dakite euskaraz, baina gazteek ez dute elekatu nahi. Aribeko maisu euskalduna zuten eskolan. Eskola-orduetan ez zien euskaraz elekatzen uzten, baina jolasorduetan bai. Gero Tuterako bertze bat etorri zen eta erabat debekatu zien euskaraz elakatzea. Horregatik hasi zen euskara galtzen. Aita-amarekin beti euskaraz mintzatzen ziren. Erdaraz euskaraz baino aiseago egiten duela dio.
A05 00:14:46
00:17:37
Xuketa ez da egiten herri hauetan, baina Luzaiden bai. Xuketa Luzaideko mutiko batekin ikasi zuen, gerran. Hiztunak etxerako eskutitzak idatzen zizkion luzaidarrari, ez baitzekien idazten. Adiskidetu ziren eta Luzaideko jaietan biltzen ziren. Luzaideko euskara aise ulertzen da. Gerran bizkaitarrak ezagutu zituen eta ezin zien ulertu. Zurekin elekatzen badute bai, ulertzen da, baina haien artean elekatzen badute ez da ulertzen. Gipuzkera errazago ulertzen da. Bizkaiera gaiztoa da.
A04 00:09:46
00:14:45
Gaztea zelarik aziendak zaintzen zituen. Orain ez da ateratzen ez mezatara ezta tabernara ere. Bere adinakoak ez dira ateratzen, gazteak aldiz ia gauero ateratzen dira. Ondoko etxean bizi den arrebak arropa garbitzen dio, baina jana berak prestatzen du. Orkatzak badira. Auzokidearen ehiza-txakurrak zaintzen ditu.
A03 00:06:27
00:09:45
Soldaduska gerra garaian egin zuen Kanarietan. Han aitaren adiskide ona zen brigada baten laguntzailea izan zen. Zortea izan zuen.
A02 00:03:11
00:06:26
Orain ez du aziendarik. Lehenago hiru behi, bi aretxe eta zaldi bat zituen, baina denak kendu zituen. Bakarrik bizi da etxean eta gaur urteak betetzen ditu.
A01 00:00:00
00:03:10
Gerratik itzuli zenetik amarekin eta arreba batekin bizi zen. Arreba Ariako mutil batekin ezkondu eta Donapaleura bizitzera joan zen. Ama beranduago hil zen. Orain dela hilabete bat arreba horren bigarren alaba ezkondu zen, baina ez zen joan ez dagoelako bidaiak egitego sasoiko.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-006a-A 47:16
Loading the player...