Inaki Camino

IC-012

  • Grabaketa data: 1982-03-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Feliziana Zelai Bazterra -Elixalde-.
  • Ikertzailea: Iņaki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurregaina
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:43:48
00:46:43
Gazteak zirenean ez ziren beste herrietara joaten. Aita-amek ez zieten neskei ateratzen uzten. Orain, berriz, amek ez dakite non dauden alabak. Seme-alabak etxera etorri arte esna daude.
A08 00:34:25
00:43:47
Ikertzailearen ibilera Zaraitzun barrena. Donostiako jendeari oihanean ibiltzea gustatzen zaio. Iruņerako autobusak. Aria oso herri euskalduna da. Aezkoako herri guztietako euskara berdina da. Oiloa, oilasko, behiak, ardiak, ahuntzak, eta akerra hitzak.
A07 00:26:29
00:34:25
Eskola eta meza erdaraz ziren. Gerra etorri zelarik euskara aunitz galdu zen, euskal doinua somatzean irri egiten baitzieten erdaldunek. Konplexua zuten erdara ez zutelako menderatzen eta euskaraz hitz egiteari utzi zioten. Orain, berriz, seme-alabek zergatik ez dieten euskara erakutsi galdetzen diete, eta pena handia dute seme-alabek ez dakitelako euskaraz. Garraldako eskolan umeek ikasten duten euskara diferentea da. Eugeniaren adineko aunitzek ez dakite euskaraz. Astakeria iruditzen zaie euskara abandonatu izana, jakitea ez baita txarra. Zaraitzun diferente elekatzen dute, itsusia da.
A06 00:25:48
00:26:28
Frantziakoek Aezkoan bezala hitz egiten dute euskara. Bilbokoei gaizkiago ulertzen diete, baina Donostiakoei hobeki.
A05 00:24:50
00:25:47
Emakumeen artean xuketa erabiltzen dute, gizonekin aldiz zuketa. Hiketa urrutiko lagunekin erabiltzen dute.
A04 00:23:51
00:24:49
Donostian, Iruņean eta Baionan izana da. Esposatu hitza.
A03 00:21:27
00:23:50
Lanik topatzen ez duten bi iloba ikasketadun ditu. Beste bi ilobek erizain lan egiten dute unibertsitateko eritetxean. Donostian errazago aurkitzen da lana lantegi asko dagoelako.
A02 00:02:35
00:21:26
Patata anitz ereiten da, gainera etxe guztietan behiak daude. Zeregina aretxeak haztea da. Donostian hiltzen dituzte. Patata OPPOSAren biltegira eramaten dute. Patatak lan handia du: maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran erein behar dute; azaroan eta lehen abenduan biltzen dute. Horretarako kanpoko jendea etortzen da, batez ere Salamancatik. Bi mila pezeta eguneko ordaintzen dizkiete eta jaten ematen diete. Ereiteko patata da. Erein baino lehen lurra irauli behar da. Ez dute patata ureztatu beharrik euria egiten duelako. Patatak atera ondoren oloa ereiten da. Urte batez patata eta bestean oloa ereiten da. Hemengo laborariek ez dute inora joateko denborarik, beti lanen bat egin behar dutelako. Hala ere, lehenago gogorragoa zen ez baitzen traktorerik, behiekin ibiltzen ziren. Orain bi traktore dituzte.
A01 00:00:00
00:02:34
Martutenen Abaurregaineko emakume euskaldun bat bizi da, hiztunak harengana jotzea gomendatzen dio ikertzaileari.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-012-B 41:08
Loading the player...
IC-012-A 46:50
Loading the player...