Inaki Camino

IC-014a

  • Grabaketa data: 1992-04-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Lina Lerindegiri.
  • Ikertzailea: I˝aki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Garralda
Zatia Iraupena Laburpena
A17 00:28:28
00:31:09
Negu ederra ari du aurten, baina oraindik neguko garaia da. Azken urteotan ez da negu gaiztorik izan, baina duela lau edo bost urte inkomunikaturik gelditu ziren zortzi edo hamar egunez.
A16 00:27:01
00:28:27
Garraldako eskolara Aezkoa, Auritz, Orreaga eta Erroibarreko haurrak etortzen dira. Luzaidekoak hasieran etortzen ziren, baina gero eskola ezarri zuten bertan.
A15 00:25:03
00:27:00
Aezkoan soinujole multzo bat zegoen. Orain txikiak berriro hasi dira ikasten Bara˝ainetik datorren irakasle batekin.
A14 00:22:00
00:25:02
Eguberrietan eta neguan kartetan jolasten ziren, edo etxeetan biltzen ziren neskak eta mutilak eta askariak egiten zituzten. Batzuetan soinujolea izaten zen eta dantza egiten zuten. Etxez-etxeko erronda egiten zuten batzuetan.
A13 00:19:14
00:21:59
Gazta zaharra nola egiten den: itxura txarreko gaztak erabiltzen dira, itsusiak eta irekitzen direnak, garbitu eta xehatzen dira. Gero lapiko batean sartu urarekin, ongi nahastu eta bi hilabetez utzi. Gustu oneko gazta behar da, bestela gaizki ateratzen da. Inor ez da ausartzen gazta hoberena noizkoa den esatera.
A12 00:14:49
00:19:13
Artzaintza gogorra da bortxaz baldin bazoaz, gogo pixka batekin joanez gero ongi pasatzen da. Aberastu eta abrastu aldaerak. Erronkari eta Zaraitzuko artzaiak Bardeetara joaten dira negua pasatzera, Aezkoatik, ordea, Frantziara. Aezkoako ardiak latxak dira, Erronkari eta Zaraitzukoak txurrak. Sekula ez dituzte nahasi ardi-esnea eta behi-esnea.
A11 00:13:41
00:14:48
Gehiago edo gutxiago Aezkoako herri guztietan egin da kontrabandoa, baina ez dute uste orain egiten denik.
A10 00:12:11
00:13:40
(Gizona mintzo da) Neguan lau hilabete ematen zituen Frantzian ardiekin, eta uda bortuetako etxoletan. Orain ez da Frantziara joaten, arazoak daudelako frantziarrekin.
A09 00:10:47
00:12:10
Neguko gauak: gizonek aziendak zaintzen zituzten eta emaztekiek puntua egiten zuten, eta goiz joaten ziren ohera. Irratia ezarri zelarik beranduago joaten ziren ohera.
A08 00:09:41
00:10:46
Itoizko urtegia. Ez dakite nola eraginen duen Aezkoan. Jendeak ez du egiterik nahi. Artzibar eta Orotz-Betelurekiko harremana. Hangoek ere ez dute urtegia egiterik nahi.
A07 00:08:53
00:09:40
Orain ehiza-garaia da. Bi basurde hil dituzte. Anea hitza erabiltzen du, baina anaia hitza ere ezagutzen du. Basurdearekin txistorra eta txorizoa egiten dute, txerriarekin bezala.
A06 00:06:48
00:08:31
Jaietan orkestra ekartzen zuten. Jaien zain izaten ziren urte osoan hura baitzen ongi jaten zen garai bakarra. Orain ez da lehen bezala egunero jaten baitute ongi. Gauzak aldatu dira, beharrik. Ia igande guztietan soinujolea izaten zen eta dantzatzen ziren. Ez du Garraldako berezko dantzarik ezagutu.
A05 00:05:43
00:06:47
Euskaraz ez dakizki hilabete guztien izenak. Urtaroak: primadera eta larrazkena. Asteko egunak: ortzeguna eta ortzilarea.
A04 00:03:56
00:05:42
Garraldan negua luzea da, hotza eta elurtsua da. Belarrak sanferminetan hasten dira eta irailean urri-soroa egiten dute.
A03 00:02:58
00:03:55
Arotza hitza ez du ezagutzen, "herrero" erabiltzen du. Frantziako euskara ezberdina da eta ez du ongi ulertzen.
A02 00:01:46
00:02:57
Gazta nola egiten den: esnea berotu 32 gradutara eta gero ordu erdi batez edo hiru laurdenez pausatzen utzi. Sutan ezarri berriz eta nahasiz 42 gradutara berotu, ordu erdi batez pausatzen utzi. Moldean sartu eta gero prentsan ezarri. Dena eskuz egiten da.
A01 00:00:00
00:01:45
Lanak aldatu dira makinei esker. Lehen haragi-behiak zituzten eta orain esne-behiak dituzte. Ardien esnearekin gazta egiten dute. Gazna hitza erabiltzen dute baina gehienetan gazta hitza esaten dute.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-014a-A 31:15
Loading the player...