Inaki Camino

IC-016a

  • Grabaketa data: 1982-07-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: Iņaki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Latasa (Odieta)
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:33:46
00:46:36
Grabaketa nork entzun behar duen. Herrian ez dago ostaturik. Herriz herri euskaldunen bila ikerlearen ibilera. Uztargile gipuzkoarra ibiltzen zen herrian. Behien lanak. Ez dago tirabira politikorik herrian. Herrian ez dago apaizik, igandeetan Iruņetik datorren apaiz batek ematen du meza. 40 lagun inguru bizi dira herrian. Herriak hutsik gelditzen ari dira.
A07 00:31:11
00:33:45
Jaiak Sanmartinetan dira. Soinujole bat ekartzen zuten eta orduan jaten zuten ongi, gazteak etxez etxe joaten ziren gosaltzera eta afaltzera. Mus "ilustrauan" aritzen ziren (dirua jokatuz). Asko dantzatzen ziren. Ahaideak etortzen ziren eta haiek ere ahaideen herrietara joaten ziren jaiak zirelarik. Gaur egun bizio gehiago daude. Lehen, igandetan neskak ilun-ezkilak jo ondoren etxeratzen ziren, orain berriz orduan ateratzen dira.
A06 00:15:46
00:31:10
Donostian hobeki bizi dira industriak daudelako. Herriko jendea hara joan da lanera. Gazteek kotxea dute eta Iruņera joaten dira. Aurtengo lehortea urtetan handiena da. Artoa ereinen balute azkonarrek janen lukete. Gaur eskolan euskaraz ikasten dute. Haien garaian maisua euskalduna zen, hala ere ez zien uzten euskaraz mintzatzen. Soldaduskan "hablad en cristiano" esaten zieten. Eskola utzitakoan peoi ibili ziren diputaziorako. Herrilanetarako lehenagoko eta oraingo makineria. Lehen ez zegoen lan egiteko ordutegirik, egun osoan egiten zuten lan. Igita eta eultzia. Ardorik ia ez zegoen, igandetan eta ostatuan baizik ez zuten edaten. Urdaia eta bakailao lehorra jaten zuten, esne gutxi eta ia ardorik ez.
A05 00:10:46
00:15:45
Lehen garia ereiten zen, igita egiten zen eta larrainean eultzitu. Orain ia lursail guztiak belar-soroak dira esneak ematen duen dirutik bizi direlako. Behien lanari erabat lotuta bizi dira, ezin dute utzi egun bakar bat ere ez. Lehen lurra laiez lantzen zen, orain traktoreak daude. Lehenengo brabanak idiekin tiratzen zituzten. Belarra segekin ebakitzen zen eta maindirekin ekarri, orain pakak egiten dira. Ez dute oporrik egiten. "tonto jaio eta asto bizi". Herrian lursailak txikiak dira. Udal bat ibar osorako dute.
A04 00:06:51
00:10:45
Hiztunak grabazioa zertarako den, eta ia ikertzaileak euskalkien "bataz bestekoa" aterako duen galdetzen du. Euskara eskualdez eskualde, herriz herri aldatzen da. Batzuetan pena hartzen dute ezin dutelako elkar ulertu herri hurbiletako euskaldunekin. Herrian euskaldun gutxi daude, hala ere, nahiz eta mintzatu ez, euskaraz ulertzeko gai den jende gehiago dago. Euskarari buruz zein herrirekin ikusten dute ezberdintasuna eta zeinekin berdintasuna adierazten du.
A03 00:05:50
00:06:45
Egun ez da feriarik egiten, lehenago Irurtzunen izaten zen. Orain etxetik egiten dira erosketak. Iruņean, Elizondon eta Auritzen oraindik egiten dira feriak.
A01 00:00:00
00:04:00
Lehortea dago eta urik ez dago. Behiak jeztea eta pentsua ematea dute lana. Aurten, lehorteagatik soroetan belar gutxi bildu dute. Donostian hobeki bizi dira Latasan ez bezala elurrik egiten ez duelako. Pentsua garesti pagatzen dute eta esnea merke saldu. Copelechekoak dira, Danonek gehixeago pagatzen omen du.
A02 00:04:01
00:05:50
Hiztunetariko bat gerra garaian leku askotan izana da: Donostian eta abar. Nafar jende asko joan zen Frankorekin, eta Gipuzkoako tertzio bat ere bai. Nafar asko hil ziren Donostia inguruan. Beste hiztuna ez zen gerran izan. 1943 urtean joan zen soldadu. Euskaraz mintzatzerakoan erdal zenbakiak erabiltzen dituzte.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-016a-A 46:40
Loading the player...