Inaki Camino

IC-017a

  • Grabaketa data: 1998-07-30
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: I˝aki Camino
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Gaizki
Herriak Euskalkiak Mapak
Etxarri-Aranatz
Zatia Iraupena Laburpena
A06 00:13:31
00:22:40
(Beste gizonezko bat sartzen da solasaldian). Gerran ibili zen, Tolosan, Kalamua mendian, Arraten... Bizkaitarrei nekez ulertzen zien, baina Durangoko hizkera ongi ulertzen zuen. Garai hartan ez zekien erdararik, orain ttirriki-ttarraka badaki baina hobeki mintzatzen da euskaraz. Euskararik politenak Etxarrikoa eta Zumarragatik Donostialdera mintzatzen dena dira. O˝atiko euskara nahastua da eta ez da polita. Bizkaitarrak harroputzak dira, baina bihotz onekoak; gipuzkoarrak, berriz, maltzurrak dira.
A05 00:08:43
00:13:30
Hainbat ogibide izan ditu. Marinela izan da, itsasoratu eta bi hilabetetara mina hartu zuen. Larogei egun eman zituen atzerriko ospitale batean. Herrian nekazaritza eta abeltzantza lanak egiten zituzten: behorrak, txerriak, behiak, ardiak zaindu; eta artoa eta garia erein. Lana gogorra zen baina gustura egiten zuten. Dena eskuz egiten zuten. Neskekin lotsatzen ziren. Baso-lanak ere egin ditu: egurra egin eta ongarria egiteko orbela bildu. Ikazkintza ezagutu du baina ez da aritu.
A04 00:07:44
00:08:42
Jaiak beste modu batean egiten ziren lehen. Gutxi edo asko jendeak lo egiten zuen jaietan, eta biharamunean goizean eta bazkalondoan kalejira egiten zuten. Ondo aprobetxatzen zituzten jaiak dibertitzeko aukera gutxi zegoelako.
A03 00:07:02
00:07:43
Osabak Bizkaiko Labe Garaietan lan egiten zuen. Gerrak hemen harrapatu zuen oporretan eta fusilatu zuten. 1939. urtean jaio zen. Gerrak senideen arteko gatazka ekarri zuen.
A02 00:05:18
00:07:01
(Hiztun ezberdina, gizonezkoa). Bizkaitarren euskara zaila da. Aitonak eta horren bi osabak Bizkaian lan egiten zuten.
A01 00:00:00
00:05:17
(Hiztuna adin handiko emakumea da. Oso gaizki entzuten da. Batzuetan erdaraz mintzo da). San Migeli buruzko kontakizuna. Sendabelarrak eritasunaren arabera erabil daitezke. Belar guztiek zerbaiterako balio dute, baina ez dakigu zertarako balio duen bakoitzak. Jendea orain luzaroago bizi da. Orain aurrerapen asko dago medikuntzan.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IC-017a-A 22:44
Loading the player...