Irulegi Irratia

II-005a

  • Fitxategia: II-005a
  • Zatia: A04
  • Iraupena: 00:05:20 - 00:16:31
  • Gaiak: ogibideak: artzaina , elikadura: gazta
  • Laburpena: Artzaintza. Mandoaren gainean joaten ziren mendira gaueko, ardiak jeizten zituzten eta gaua mendian pasatzen zuten. Goizik esnea mandoan kargaturik itzultzen ziren. Eguna etxean pasatzen zuten. Haurrak handituak zirelarik mendira ere joaten ziren, ttipiak zirelarik etxean egoten zen beraiekin. Esnea gasnatzen du. Hamabost urtetan hasi zen gasna egiten, amarekin ikasi zuen. Beti berdin egin izan du. Garbitasuna behar da gasna egiteko, jeiztean ere garbitasuna behar da. Esnea ez da sobera berotu behar. Gero gasna tinkatu behar da, jeitzi eta berehala gatzatu behar da. gero idortzen uzten du baina ez du gorritzeko erretzen. Freskoa behar du egon ongi idortzeko, eguzkirik ez du ikusi behar.