Irulegi Irratia

II-043a

  • Grabaketa data: 1994-07-12
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Mattin Sabalsagarai
  • Gai nagusia: Iruņeko bestak
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Baigorri
Zatia Iraupena Laburpena
A15 00:47:20
00:48:03
Irratiko sintonia.
A14 00:38:01
00:47:19
Iruņeko feriatik landa joaten ziren itzuliņo bat egitera, baina ez da batere egun bezala. Orain beste erresumetako jende anitz biltzen da Iruņean, lehen Espainiako leku beroetako jendea heldu zen Iruņera besta egitera, haiek bazuten musika, akordeona eta han izaten ziren dantzan. Orduan giroa oso ona zen, denak, zahar eta gazte dantzan. Entzierroa bazen goiz guztiz goizeko seiretan. Istripu anitz izaten  izaten ziren entzierroan, jendea edanik erortzen zen eta zezenak gainetik pasatzen zitzaizkien. Arnoa edaten zen. Korridak ere baziren baina berak ez du maite kabaleei sufriaraztea. Musika banda ttipiak baziren, baita akordeonak eta txistuak. Zaharrak entzun ditu Iruņeko ferien inguruko istorioak kontatzen, karroza batean joaten ziren. Belate ohiana deitzen zuen aitatxik, ez zen egun bezalako bide zabala, leku ilunak baziren bideak. Emazteek ez zuten bestarik egiten.
A13 00:36:54
00:38:00
Irratiko sintonia.
A12 00:32:53
00:36:53
Iruņeko ferietako tratulariak ez zitzaizkion arrunt gure arrazakoak iruditzen, gizon beltzak ziren, begi gaiztokoak, haien tratuen manerak gustatzen zitzaizkien. Iruņera hurrunetik heldu ziren gizon horiek, Espainiako hegoaldetik eta gutarik arrunt diferenteak ziren, larrua beltzatia zuten. Abarka edo espartin batzuekin beztitzen ziren, bonet ņimiņo batzuekin. Emazteek biziki ile ederra zuten, biziki emazte ederrak ziren, emazte andaluzak. Rulota batean heltzen ziren, han bizi ziren familiak, rulotarekin gibeletik zaldiak joaten ziren.
A11 00:31:46
00:32:52
Irratiko sintonia.
A10 00:23:15
00:31:45
Espainiako hegoaldetik zaldi zaharrak ekartzen zituzten Iruņera saltzera, zaldi horiek saldu eta gero haragirako ziren. Frantziara eramaten ziren eta han gizendu eta jateko haragirako ziren. Horiek ere kontrabandoz pasatzen ziren. Iparraldetik lanerako zaldi gazteak pasatzen ziren, eta Espainiako behereko aldetik aldiz, haragirako zaldi zaharrak. Mendian mugimendu handia zen, ez bakarrik zaldiak, behiak eta bestelako gauzak ere, zernahi pasatzen zen kontrabandoz. Tuberkulosia zuten behi anitz Espainiara eramaten ziren, eta han jaten zituzten, soldaduei janarazten zizkieten. Erosleek bazekiten behiak eri zirela. Zaldi haragia gero eta gutxiago jaten da. Berak ez du zaldi haragia jan nahi izan, zaldiak maite dituelako. Oraindik ere baditu zaldiak etxean. Mendian badira zaldiak oraindik.
A09 00:20:05
00:23:14
Irratiko sintonia.
A08 00:10:15
00:20:04
Iparraldetik Iruņera joaten ziren zaldiak kontrabandoz pasatzen ziren. Zaldiak bi alderdietatik heldu ziren. Guarda anitz bazen eta kontrabandoa ez zen aise. Iruņeko ferietako tratuko manerak ikustea maite zuen, ez ziren bertako jendearen manera berak. Ikustera joaten zen, ez saltzera. Hiru egun pasatzen zituzten Iruņean, lo egiteko ganbara bat atxematea ez zen aise, baina beti bazen ezagunen bat edo. Denbora hartan laneko zaldiak baizik ez ziren. Biziki feria handia zen. Lagunekin joaten zen, motorrean joaten ziren, biga moto batean joaten ziren, Izpegiko lepotik joaten ziren. Lehen aldiz joan zenean bi apaizekin joan zen. Beti joan izan da jendea Iruņeko ferietara, bere aitatxi ere joaten zen.
A07 00:08:31
00:10:14
Irratiko sintonia.
A06 00:02:50
00:08:30
Iruņeko feriak. Gazte denboran joaten zen Iruņeko ferietara, zaldi feria ikustera joaten zen. Sortzetik maite izan ditu zaldiak, etxean zaldiak bazituzten, gazte denbora guztia zaldien artean pasatu izan du, zaldiekin lanean. Berrogeita hamargarren urtean joan zen lehendabiziko aldiz Iruņeko feriara. Geroztik anitz urtez izan da. Iruņean zaldi feria bziki handiak egiten ziren. Tratulantak familiekin joaten ziren. Arbolepe batean, ur egi batean bazen leku biziki ederra eta han plantatzen ziren feriak. Uztailaren zazpian hasten ziren eta hiruzpalau egun irauten zuten zaldi feriek.
A05 00:02:43
00:02:49
Irratiko sintonia.
A04 00:02:09
00:02:42
Aurkezpena.
A03 00:01:21
00:02:08
Irratiko sintonia.
A02 00:01:01
00:01:20
Aurkezpena.
A01 00:00:00
00:01:00
Irratiko sintonia.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-043a-A 48:03
Loading the player...