Irulegi Irratia

II-047a

  • Fitxategia: II-047a
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:47:43
  • Gaiak: kontrabandoa
  • Laburpena: Aurkezpena: laborari askok berauek erosten zuten ganadua eta gero mugaz bestaldera pasatzen zuten saltzeko. (03:00") Bera nola hasi zen kontrabandoan: etxe batean aritu zen lanean eta bere nagusiarekin hasi zen arraultzak izkutuan saltzen. Luzaidera joateko bi ordu behar zituzten saskia bizkarrean zeramatela. Gero zaldien kontrabandoarekin hasi ziren. Berak, gaztetan ezagutu zuen zaldiak nola pasatzen ziren. Zaldiak Donapaleuen erosi eta hegoaldean saltzen zituen beti. Bidea beti gauez egiten zuten. Donibaneraino ez zegoen arriskurik. Edozein zaldi mota izaten zen. Aldi bakoitzean zazpi edo zortzi pasatzen zituzten eta astean behin edo birritan egiten zuten. (15:00") Behin salatu zuten. Borda batean zegoela zaindaria bidali zuten. Orduan gertatutakoa. (19:25") Salatariei askotan ordaindu egiten zieten. Bazituzten seinale bereziak. Zaldien kolore eta izarrak. Mendian bazegoen mugimendua baina ez zituzten nahasten. Mugara helduta tratuak ez ziren beti berdinak. Zenbaitetan atzera joan beharra eta zaldiak Donibanen saldu beharra ere gertatzen zen. (25:15") Orduan pezetarekin dirua lortzen zen. Harrapatu zituzten batzuk, galdu ere egin zuten, baina lekua zuenarentzat eta arriskutsua bazen ere, merezi zuen. Horretan lanean ari zenak, hartzen zuen arriskuaren arabera kobratzen zuen. Mutil bat behar zen zaldiak pasatzeko, bidea garbituko zuen laguna behar baitzen. Berari gertatutako kontakizuna. (31:50") Gazte izateaz gain, garbi izan behar zuen egiteko nahia eta beldurrik ez izan, bazitekeelako izarrek ere ez egotea. Bazekien noizbait harrapatuko zutela eta eguna heldu zenean, Ameriketara ihes egin zuen. Ganadua ezagutu behar da ofizio horretan aritzeko. Kontrabandoa Gerran eman zen batez ere. Gero desagertzen edo gutxitzen joan zen. Zaldiekin aritu ziren denboran, buelta hutsean egiten zuten. Tratua ez zen momentuan bukatzen hurrengo egunetan ordaintzen baitzieten. Beraientzat berdin zen pezeta edo diru frantsesean ordaintzea. Pezeta ez zen bankuetan aldatzen, hori ere beste kontrabando mota bat zen. Bere garaian zaldi kontrabandoez gain, beste gauza askoren kontrabandoa ere bazegoen. Lan horretan bada bizia galdu duenik ere eta susto handiak hartu eta arriskuan egon direnak asko izan dira. (47:00") Agurra.