Irulegi Irratia

II-078b

  • Fitxategia: II-078b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:06:50
  • Gaiak: denetarik , erlijioa: apaizak
  • Laburpena: Aurkezpena: Aita Iratzederrek hitz egingo du Aita Lertxundiri buruz. (02:15") Aita Lertxundi Ziburukoa zen. Bere aita Oriokoa eta ama Azkaindarra zen. Bi familietako (aita Lertxundirena eta Aita Iratzederrena) birramonak senideak ziren. Hemezortzi urte zituela erabaki zuen Lertxundik apaiztea. Jerusalemera bidali zuten eta bertan eman zituen sei urte. Jadanik musikaria zen. Hango kantu zaharrak ikertu egin zituen. 1939an itzuli zen. Hemen ere euskal kantuak biltzen hasi zen herriz-herri. 1947an Kantikak bere liburu handia argitaratu zuen. Berriro ere Jerusalemera joan eta han eman zituen bost urte. Itzuli zenean Pasioa egin zuen.