Irulegi Irratia

II-083b

  • Fitxategia: II-083b
  • Zatia: B10
  • Iraupena: 00:14:07 - 00:21:56
  • Gaiak: dantza , Dantza: dantza taldea , feriak: Iruņea
  • Laburpena: Dantza taldea emeki-emeki handituz joan zen, gero pixkat bat galdu zuen, baina beti izan da zerbait. Gero Garaziko dantza talde bat hartu zuen, talde ederra montatu zuten eta arrakasta handia izan zuten. Haurrak ere hasi ziren dantzan ikasten eta bera biziki kontent zen horregatik. Arrola taldea ez da gelditu geroztik, talde biziki ona da, lehengo ohiturak segitzen dituena. Ez dira biziki hurrun izan: Villafrancan, Iruņeko ferietara ere joaten ziren haurrak. Iruņeko ferietan bazen haurren eguna, eta han dantzatu zuten haurrek. Lehenengo aldiz izan zirelarik zortzikoa dantzatu zuten, hurrengo urtean Mutxikoak dantzatu zuten. Dantzatu ondoren Labrit frontoian biltzen ziren dantzari guztiak. Lau edo bost urtez bederen izan dira Iruņean. Dantzako sukarra apaldu zen pixka bat gero, orain ematen du berriz pizten ari dela, ohiturak atxiki nahi dituztela ageri da. Ikurrinarekin hainbat istorio izan dira.