Irulegi Irratia

II-091b

  • Fitxategia: II-091b
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:05:54 - 00:12:00
  • Gaiak: Eguberriak
  • Laburpena: Gabon-gaua: zapatak ongi garbitu eta gero jartzen zituzten. Mezatara joaten ziren non abesten aritzen ziren. Neskatoak etxera joaten ziren eta zenbait lagunekin elkartzen ziren txokolatea hartzeko. Biharamun goizean zapatetan Jesus Haurrak utzitako opariak ikustera joaten ziren. Ona izan ez bazen tipula buru bat aurkitzen zuen. Txokolateak ere aurkitzen zituzten. Meza aurretik afaria egiten zuten eta kartetan aritzen ziren. Mezatan kantatu egiten zuten, orduan latinez. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen etxean. Plater politak jartzen zituzten. Bildoskiak jaten zituzten, su bazterrean errerik. Mazapana eta euskaldun bizkotxoa betidanik izan dira. Jaiotza jartzen zuten errekak eta guzti. Eskolan ez zuten ezer egiten.