Irulegi Irratia

II-091b

  • Fitxategia: II-091b
  • Zatia: A05
  • Iraupena: 00:25:30 - 00:29:10
  • Gaiak: Eguberriak
  • Laburpena: Neska-talde bat biltzen zen seroraren etxean eta han egiten zuten beraien festa. Etxetik eramaten zituzten bizkotxoa eta txokolatea egiteko behar ziren gauzak. Gero denak elkarrekin joaten ziren gauerdiko mezara. Kantu ederrak abesten zituzten mezatan. Biharamun goizean tximinian lerroan garbi-garbi jarritako zapatetan zegoena ikustera jaikitzen ziren. Berak gogoratzen duen oparirik onena, asto-karroza bat zen. Eskolan zuhaitza jartzen zuten eta han ere opariak aurkitzen zituzten. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen: axuria, untxia edo oilaskoa izan ohi zuten.