Irulegi Irratia

II-103b

  • Grabaketa data: 1997-10-20
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Xan, Piarre, Louis.
  • Gai nagusia: Ehiza lehen.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Herria zehaztu gabekoak
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:34:56
00:43:34
Berrogei urte zituen ehizan hasi orduko. Lagun batekin hasi zen untxiak harrapatzen. Geroago uso ehizean hasi zen. Lan egin ondoren joaten ziren etxolara, gauez. Hurrengo goizean jaisten ziren berriro ere. Uso gehien hil zituen urtean laurogeita bi hartu zituen. Gainerako urteetan hogeita hamar-berrogei bat uso hiltzen zituen. Orain ehiztari gehiegi dago. Garai batean oinez igo behar zen kargaturik, orain edonora joateko dago bidea. Orain arte airera ehiztatzen bazuen ere, bista eta mugimenduak laburtzen hasi zaizkio eta hurrankan egiten du orain. Hogeitabost postu badaude ere, hogei erabil daitezke. Ehiza garaian etxola bat du goian eta han egoten da zenbait egunetan. Semea ere hamabost egunetarako joaten da. (41:15") Agurra.
A07 00:31:55
00:34:56
Gaston Erramuzpek Xalbadorren ehizari buruzko bertsoak abesten ditu.
A06 00:31:05
00:31:55
Agirre mediku lapurtarrak zangoa sendatzera joan zitzaion gizon bati esan ziona.
A05 00:30:00
00:31:05
Garazi aldean egon zen istripua. Gizon bat erori eta hil egin zen.
A04 00:26:00
00:30:00
Abestia.
A03 00:11:00
00:26:00
Hurrankan egiten zuten ehiza. Usoak pausatzen ikusi eta orduan joaten ziren. Zain egoten zen bera usoak noiz pausatuko. Pago eta haritzetan gelditzen ziren, bertan baitzuten jatekoa. Lurrera ere jaisten ziren eroritako ezkurrak jatera. Izkutaturik egonez gero, ez ziren ehiztariez ohartzen. Gehienez laurogei bat uso hil zituen. Usoak saldu egiten ziren. Bazen usoak biltzen aritzen zen gizon bat. Orduan prezio onean saltzen ziren. Armak garbitzeko tresnak baziren. Bustitzen baziren egunero garbitu behar ziren. Kartutxoak egiteko munizioa erosi eta beraiek egiten zituzten etxean. (20:12") Kontakizuna: lau anaien artean berrogei bat uso hil zituzten eguna. (23:11") Lehen armak gainetik kargatzen ziren, baina berak ez zituen ezagutu. Kartutxoak egiteko tresnak armaren araberakoak ziren.
A02 00:07:30
00:11:00
Erramun Martikorenak abesten du XV.mendeko "Uso Xuria" kantua.
A01 00:00:00
00:07:30
Aurkezpena: lehen ehiztari gutxiago eta ehiztatzeko modu ezberdinak zeuden. Beraiek usoak ere jartzen zituzten zuhaitzetan. (02:10") Etxolaren barruan zituzten usoak, goizean bazkatu eta gero zuhaitzetan jartzen zituzten, beste usoak erakartzeko. Berak pausura egiten zuen ehiza. Lan gehiago suposatzen du honek: basausoak bazkatu egin behar dira, bere kabuz ez baitute egiten.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-103b-B 43:34
Loading the player...