Irulegi Irratia

II-110b

  • Grabaketa data: 1998-02-02
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Jokin Erbisoinekoa
  • Gai nagusia: Haur denbora gerlan.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Lapurdi (behe nafarrera - nafar-lapurtarra)
Bizkaia
Zatia Iraupena Laburpena
A05 00:35:15
00:47:14
(36:55") Bere arreba preso hartu zuten hemeretzi urte zituela. Lehenengo Bilbon eta gero Zornotzan egon zen. Orduan politikan kasu egin behar zen eta beraiek beti izan dira abertzaleak. Espainiar bandera bat apurtzeagatik atxilotu zuten. Berak hamaika urte zituen bere arreba gartzelera ikustera joaten zenean. Metro eta erdiko distantziaz ikusten zuten ordu erdiz eta berriz etxera. Gogorra izan zen. Bi urtez egon eta gero, Gerra-kontseilua egin zioten eta lau urte bete behar izan zituen. Gero ere, Bilboko etxe batean egon behar izan zuen eta Gabonetan familiarengana joateko baimena eskatu behar zuen. (43:05") Musika eta agurra
A04 00:30:37
00:35:15
1997an Gerrako Haurren Elkartea sortu zen. Urtero egiten dute Euskal Herritik alde egin behar izan zutenen bazkaria. Orduko haur haiek gero bide ezberdinak hartu zituzten. Badago bere gurasoen bila bere burua leihotik behera bota duenik ere. Baina gehienak aurrera atera ziren. Euskadin momentu hartan zegoen Gobernuak ere alde egin behar izan zuen.
A03 00:26:00
00:30:37
Eskolara joan zen eta Bilbon komertzio eskolan egon zen. Han bost urtez lanean egon eta gero Iparraldera joan zen lanera. Hegoaldean oso gutxi irabazten zen eta Iparraldean giroa hobea zen. Ordutik batera eta bestera dabil. (29:05") Hogeita lau urte zituen eta itsasontzien mundan aritu zen. Administraritza, pilota eta Euskal kulturarekin beti izan du lana. Beti Euskal Herriaren alde egin du lan.
A02 00:21:12
00:26:00
(22:11") 1939an alemaniarren aurkako Gerra hasi zen. Beraiek Getariko Kasinoan zeuden. Gendarmeak sartu zirenean, bera familia batekin zegoen. Ez daki familia hark nora alde egin zuen eta ezta Miarritzera nork eraman zuen ere, bertan bere ama zegoen. Hori da alemaniarren aurkako Gerraz gogoratzen duen guztia. Bere haur denboran ama oso gutxi ikusi zuen. Aita jada hilik zegoen. Baina bere aiton-amonak gurasotzat izan ditu. Bilbora itzuli zen bere anaiarekin. 1940 eta 1941 urteak oso txarrak izan ziren. Baina bere aiton-amonei esker beti zerbait jateko izan zuten .
A01 00:00:00
00:21:12
Aurkezpena. (02:00") 1931eko abenduan jaio zen Bilbo ondoan baina bost urte zituela atera behar izan zuen handik. Lehenengo Bilbora joan eta ama han utzita, gero Santanderrera joan ziren. Handik ikatz itsasontzi batean Bordelera ailegatu ziren. Beraiek handik Euskal Herrira jo zuten, Donibane Garazira. Hiru anaia-arrebak joan ziren elkarrekin. Ama, Bilbotik Santanderrera eta handik Normandiara joan zen. Bilbon lehenengo morokoarrak sartu ziren. Gero, alemaniarrak egon ziren han, hauek hain zuzen ere, izan ziren Gernika eta inguru guztia bonbaz deuseztu zutenak. Francoren garaian bere etxera sartu zirenean, atean ikurri˝a bat zegoelako edo, gauza guztiak leihotik behera bota zituzten. Gauza bera gertatu zen bere aiton-amonen etxean. Donibane Garazira Donibane egunean ailegatu ziren. Sei bat ume heldu ziren Zitadelara. Bertan bostehun bat haur zeuden. Hauek zaintzeko mediko, erizain, maisu, etab.ak zeuden. Txikienak bera bezalakoak ziren, bost urtekoak eta nagusienak hamazazpi urtekoak. Franco sartu zenean, Euskadiko lehendakaria zen Agirrek, dena antolatu zuen umeak eta helduak Euskal Herritik kanpora atera ahal izateko. Bere anaia eta bera bi urte eta erdi eman zituzten Zitadelan. Han egon zirenak urtean behin elkartzen dira bazkari bat egiteko. (14:30") Gerra garaian, 34.000 pertsona atera ziren Euskal Herritik Europa aldera, zenbait haur Errusiara ere bidali zituztelarik. (15:45") Zitadela ez zen leku egokitua, urik eta argirik ere ez zegoen. Alemaniarren garaian gartzela izan zen. Txikiek euskara eta erdaraz ere ikas zezaketen. Bera gero Getarian egon zen, eta bertan lehenengo ikastolan ikasi zuen. Zitadelan ez zegoen tratu txarrik eta berak gainera, anaia zaharragoa zuen. Gernikakoa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen eta beraiek 1937ko ekainean ailegatu ziren Donibanera, beraz bere herrian zeuden. Giro hura haur txiki baten buruan grabatu egiten da eta bera orain suhiltzaileen soinua entzuten duen bakoitzean hartaz gogoratzen da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-110b-B 47:15
Loading the player...