Irulegi Irratia

II-119b

  • Grabaketa data: 1998-07-06
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Gai nagusia: Iruņeko zaldi bestak eta feriak lehen.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Herria zehaztu gabekoak
Zatia Iraupena Laburpena
A04 00:43:25
00:46:41
Abestia. (44:35") Agurra.
A02 00:16:20
00:33:50
Bera beste lagun gazte batzuekin joaten zen. Motorrez joaten ziren Iruņera, Izpegiko lepotik. Bera egon zen lehenengo aldian, bi mutiko bi apaizarekin joan ziren auto txiki batean. Baigorriko bi bikariorekin joan ziren 1950ean. Orduan bertatik ez zen hainbeste jende joaten, ez baitzen erraza joatea. Baina aitonari ere entzun izan dio zaldi-karrozan joaten zirela Iruņeko feriara. Orduan Sanferminetako jaiak ez ziren orain bezalakoak. Orduan Espainiako leku beroetako jendea joaten zen festa egitera. Giroa oso ona zen. Horren gaztea ez zen jendea ere danbor baten soinuaz aritzen zen dantzan eta beraien artean hartzen zintuzten. Gozatzeko formak ez ziren orain bezalakoak . Arratsaldez entzierroa eta korridak ere bazeuden. Orduan orain baino zauritu gehiago egoten zen, jendea mozkor-mozkor eginda sartzen baitzen ibilbidean. (28:10") Orduan musika, herrietako banda txikiek jotzea zen. (29:50") Bere aitonak Belateko "oihana" zeritzotenaren istorioak kontatzen zizkion. (30:55") Hiru egunetarako joaten ziren eta beti lehenengo egunean, feria egunean. Beraiek ez zuten emazterik, baina besteenak etxean gelditzen ziren eta gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren. Orain emakumezko gehiago daude gizonezkoak baino.
A03 00:36:13
00:43:25
Zaldi zahar asko Frantzia aldera eramaten zituzten haragirako. Iparraldetik Hegoaldera zaldi gazteak eta Hegoaldetik Iparraldera zaldi zaharrak pasatzen ziren. Hau guztia kontrabandoari esker egiten zen. Behi eta bestelako gauzak ere pasatzen ziren. Gerra ondoren Espainian ez zegoen ezer eta eritasunak zituzten kabalak ere jaten zituzten. Gero zaldikia jatea gutxitu egin zen publizitate txarra egin baitzioten.
A01 00:00:00
00:15:36
Aurkezpena: Sanferminetan egiten zen zaldien feria. (02:30") Zaldienganako amodioa txikitatik du, beraien artean hazi baitzen. Igandeetan mezatara zaldi-gurdiz joaten ziren. Aita laboraria zen baina zaldiak ere bazituen. Berak hemezortzi hilabete zituela hil zen aita baina etxean denek maite zituzten zaldiak. Orduan zaldiak ez ziren mendira igotzen, etxean edukitzen zituzten, lanerako behar baitzituzten. Iruņeko ferietara 1950ean joan zen lehenengo aldiz. Geroztik urte askotan egon da. Andaluziako tratulariak joaten ziren zaldi zaharrak saldu eta gazteak erostera. Familia guztiarekin joaten ziren karabanetan. Feria uztailaren zazpian hasi eta hiru edo lau egunez irauten zuen. Bertako zaldiak ere egoten ziren, baina denak kontrabandoz eramanak ziren, ez baitzen libre muga pasatzea. Hegoaldekoek jasotzen zituzten eta horiek tratatzen zuten Andaluziakoekin. Jende hura ezberdina zen, ijitoak ziruditela esaten zen, baina dirua zuten zaldiak erosteko. Baztan aldetik ere zaldi asko eramaten zituzten. Kontrabandoaren inguruan. (10:55") Tratuak egiteko formak oso ezberdinak ziren. Leku beroetako jendea zen eta bizitzeko oso modu ezberdina ere zuten. Berak ez du tratuan ikasi, beraiek ikustera joaten ziren soilik. Lo egiteko lekua aurkitzea ez zen erraza izaten, baina beti aurkitzen zuten ganbararen bat. (12:50") Orduan zaldiak lanerako ziren bakarrik. Norbaitek bidaltzen zituen hegoaldekoak hamabost-hogei zaldi erosteko, orduan Espainian ez baitzegoen traktorerik. Beraz, Iruņean zaldi asko eta asko biltzen ziren. Orain azoka ezberdina da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-119b-B 46:41
Loading the player...