Irulegi Irratia

II-119b

  • Fitxategia: II-119b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:15:36
  • Gaiak: kontrabandoa , Sanferminak , ogibideak: tratulariak , feriak: zaldi feria
  • Laburpena: Aurkezpena: Sanferminetan egiten zen zaldien feria. (02:30") Zaldienganako amodioa txikitatik du, beraien artean hazi baitzen. Igandeetan mezatara zaldi-gurdiz joaten ziren. Aita laboraria zen baina zaldiak ere bazituen. Berak hemezortzi hilabete zituela hil zen aita baina etxean denek maite zituzten zaldiak. Orduan zaldiak ez ziren mendira igotzen, etxean edukitzen zituzten, lanerako behar baitzituzten. Iru˝eko ferietara 1950ean joan zen lehenengo aldiz. Geroztik urte askotan egon da. Andaluziako tratulariak joaten ziren zaldi zaharrak saldu eta gazteak erostera. Familia guztiarekin joaten ziren karabanetan. Feria uztailaren zazpian hasi eta hiru edo lau egunez irauten zuen. Bertako zaldiak ere egoten ziren, baina denak kontrabandoz eramanak ziren, ez baitzen libre muga pasatzea. Hegoaldekoek jasotzen zituzten eta horiek tratatzen zuten Andaluziakoekin. Jende hura ezberdina zen, ijitoak ziruditela esaten zen, baina dirua zuten zaldiak erosteko. Baztan aldetik ere zaldi asko eramaten zituzten. Kontrabandoaren inguruan. (10:55") Tratuak egiteko formak oso ezberdinak ziren. Leku beroetako jendea zen eta bizitzeko oso modu ezberdina ere zuten. Berak ez du tratuan ikasi, beraiek ikustera joaten ziren soilik. Lo egiteko lekua aurkitzea ez zen erraza izaten, baina beti aurkitzen zuten ganbararen bat. (12:50") Orduan zaldiak lanerako ziren bakarrik. Norbaitek bidaltzen zituen hegoaldekoak hamabost-hogei zaldi erosteko, orduan Espainian ez baitzegoen traktorerik. Beraz, Iru˝ean zaldi asko eta asko biltzen ziren. Orain azoka ezberdina da.