Irulegi Irratia

II-142b

  • Grabaketa data: 1999-07-19
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Gai nagusia: Ardi gazta egiteaz lehen.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Herria zehaztu gabekoak
Zatia Iraupena Laburpena
A06 00:39:28
00:45:53
Bertsoak. (44:25") Agurra.
A05 00:35:20
00:39:28
Ardien bazkak esnean eragina du. Bazka eta bazkatokien inguruan.
A04 00:27:00
00:35:20
Bertsoak.
A03 00:20:05
00:27:00
Hamalau urtetan jadanik egiten zuen gazta. Hura izan zen bere eskola, eta Ameriketara joan zenean ez zuen beste batzuek bezala sufritu. Artzain eta aitarekin ikasi zuen gazta egiten. Egurrezko supazterrean esnea berotuta egiten zuten gazta. Esne kopuruaren araberakoa zen gazten neurria. Gaztak kontserbatzeko orain hozkailuak behar dira; lehen, berriz, etxolan egoten ziren. Bere etxean bazuten leku ona, mendiaren kontra egonik, tenperatura ona zegoelako. Etxolan hilabete bat egon eta gero, gaztak etxera jaisten zituzten. Zakua bizkarrean hartuta joaten ziren aita-semeak oinez gaztak saltzera. Bildotxak urtarrilean saldu eta gero, hasten ziren gaztak egiten.
A02 00:10:32
00:20:05
Erramun Martikorenak abesten ditu Xalbadorren "Gure artzain etxolari" bertsoak.
A01 00:00:00
00:10:32
Aurkezpena: ardiak portuan jeizten zirenean, gazta ere bertan egiten zen. Normalean bost bat kiloko gaztak egiten ziren. (03:15") Diru gehiago ateratzen zen gaztak salduz esnea salduz baino. Lau-bost kiloko gaztak egiten zituen. Hamar kilokoren bat ere egin izan du. Etxolan bazuen gaztak uzteko lekua, oholetan jarrita. Gazta on bat egiteko garrantzitsuak diren gauzak. Esnearen garbitasuna oso garrantzitsua zen. Esnea oihal batekin iragazten zuen. Gaztak gorritzeko sutan jartzen zituzten. Orain ez da hau egiten. Gazta gorritzeko "sortsia" erabiltzen zuten: zurez eginiko borobila gazta sutan tinkatzeko.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-142b-B 45:54
Loading the player...