Irulegi Irratia

II-146a

  • Grabaketa data: 1999-10-18
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Manex Bergara.
  • Gai nagusia: Bere bizia eta bere bertsoez.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Lapurdi
Zatia Iraupena Laburpena
A04 00:17:07
00:46:17
Aita Sainduari ere bertso batzuk egin zizkion, Espainian jaitsi zenean lurrari musu eman ziolako baina Euskal Herrian jaitsi zenean ez ziolako eman. Minbera sortzen duten gauzen inguruan egiten ditu bertsoak. Gauzak diren bezala esateko. (19:00") Aita Sainduaren bertsoak, Manexek berak emanak. (22:50") Loiolako bertsoak nola egin zituen. Bertsoak kantatzen ditu, 1992an eginak. (26:35") 1943ko Abuztuan egin zituen Mirandako bertsoak. Papera eta arkatza nola aurkitu zituen. Ez dago miseria bezalakorik jendea esnatzeko. (30:42") Mirandako bertsoak, Manexek berak abestuta. (36:05") Beti aritu izan da idazten, gehiago edo gutxiago. Enbataren kide zen eta bertara ere bidaltzen zituen bertsoak. Bere ideiak baztertu baino, sendotu egin ditu. Euskal Herriarenganako grina bere jatorritik datorkio. (43:54") Agurra.
A03 00:11:07
00:17:07
Ehun bat bertso ditu eginda. Bera lagunek agertu dute, berak berarentzat idatzita zituen. Tristea da gazteek euskararik eta Euskal Herriko gauzarik ez jakitea, baina are gehiago helduek interesik ez izatea. Hori dela eta, pena merezi du zerbaitetan saiatzea. Atera zituen lehenengo bertsoak: Mirandan preso zeudenean hango bizitza azaltzeko hamar bertso egin zituen. Nola kaleratu ziren kontatzen du.
A02 00:07:10
00:11:07
"Aitorren hizkuntz zaharra" abestia.
A01 00:00:00
00:07:10
Sarako Ametsa etxean bizi da Manex. Kantu eta bertso asko idatzi izan ditu. (01:48") Saran bertan jaio zen 1917an. Lau anaia eta arreba bat ziren eta bera bakarrik bizi da. Aita zurgina zen eta ama etxekoandrea. Sarako eskolan egon zen hamabi urtetan utzi zuen arte. Ziurtagiria jaso zuen eta Donibanera eraman zuen amak. Han lanean utzi zuen. Gogorra zen baina euskaldunak horretara ohituta zeuden. Hemezortzi urte zituela marinan sartu zen hiru urtetarako. (05:50") Parisen bizi zen eta bertako gazte batekin ezkondu zen. Hori du pena. Semeak ez daki euskara eta hori barkaezina da euskaldun baten semea izanik.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
II-146a-A 46:17
Loading the player...