Irulegi Irratia

II-146a

  • Fitxategia: II-146a
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:07:10
  • Gaiak: bizimodua , denetarik
  • Laburpena: Sarako Ametsa etxean bizi da Manex. Kantu eta bertso asko idatzi izan ditu. (01:48") Saran bertan jaio zen 1917an. Lau anaia eta arreba bat ziren eta bera bakarrik bizi da. Aita zurgina zen eta ama etxekoandrea. Sarako eskolan egon zen hamabi urtetan utzi zuen arte. Ziurtagiria jaso zuen eta Donibanera eraman zuen amak. Han lanean utzi zuen. Gogorra zen baina euskaldunak horretara ohituta zeuden. Hemezortzi urte zituela marinan sartu zen hiru urtetarako. (05:50") Parisen bizi zen eta bertako gazte batekin ezkondu zen. Hori du pena. Semeak ez daki euskara eta hori barkaezina da euskaldun baten semea izanik.