Irulegi Irratia

II-162b

  • Fitxategia: II-162b
  • Zatia: B08
  • Iraupena: 00:01:40 - 00:12:23
  • Gaiak: eskola , eskola:ikasketak
  • Laburpena: Urepelen sortua. Eskola. Zazpi urtetan hasi eskola eta hamaika urtetan utzi. Bost haurride ziren, bera zaharrena, horregatik beti lan handia egin izan du. Eskola etxetik aski urrun zen, Urepelen bertan, ordu bete behar zuen joateko, oinez. Herrian izeba baten etxean bazkaltzen zuten. Eskolan ez zuten gauza handirik ikasten, ez egun bezala. Pixkat leitzen ikasi zuten, izkiriatzen. Doi-doia pasatu zen bigarren eskolara, ez zen egunero joaten eskolara, elurrarekin ezin zen joan, ez zen oinetakorik. Espartinak amak egiten zizkion, sosa balio baitzuten. Ez zuten beste oinetakorik, ez botarik ez deus. Galtzerdiak amatxik egiten zituen. Inguruko beste neska-mutil batzuk ere eskolara joaten ziren, elkarrekin joaten ziren eskolara.Ez zituzten asko zigortzen eskolan. Etxera itzultzeko bidea lasai egiten zuten. Oihalezko zaku ttipi bat eramaten zuten, bizpahiru liburu eramaten zituzten eta katixima.