Irulegi Irratia

II-164a

  • Fitxategia: II-164a
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:13:07 - 00:00:00
  • Gaiak: ogibideak: artzaina
  • Laburpena: Maiatzatik abendura bitarte egoten zen bortuan. Urteko egunik politenak han ematen zituen, baina ez da arrenkuratzen bortuan maite baitu. Zenbait udatan 300 behi zaindu ditu bortuetan. Behiak ez ziren bereak. Bortuan beti oinez, edo astoz ibiltzen zen. Orain ez dago egunero bortuetan. Orain konprenitu du ardiek ez dutela behar artzaina egun osoa haiekin pasatzerik. Batzuetan, gutxitan, beste artzain batzuekin elkartzen zen afaltzera eta jostatzera. Musean gutxitan aritzen ziren. Bera ez da aritu, baina artzainak pilota izeneko lekuetan biltzen ziren pilotan aritzeko, bata besteari pilota botatuz.