Irulegi Irratia

II-168a

  • Fitxategia: II-168a
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:16:00
  • Gaiak: bizimodua , Gerra
  • Laburpena: Aurkezpena. Barkoxen jaio zen 1920an, Coyos etxean. Bi anaia eta bi ahizpa ziren. Zazpi urtez egon zen eskolan, hamalau urte izan arte. Gero laborantzan hasi zen lanean etxean. Arrebek josten eta sukaldaritza ikasi zuten. (06:00")Gerra hasi zen gero. Zuberoako beste gazte batzuk ere bazeuden. Euskaldunen artean euskaraz hitz egiten zuten. Etxera itzuli zenean laborantzan aritu zen. 1945 arte iraun zuen Gerrak: Janari eskasa, ogi beltza... Gerrako alemanak. (12:55") Gerra garaian ez zegoen herriko jairik. 1945ean Gerra bukatu zenean festa handia egin zen. Berak hogeita bost urte zituen. Gero ere laborantzan eman du bere bizitza osoa eta bilakaera ikusi du. Ardiak ere bazituen eta udan portura igotzen zituen. 1954ean ezkondu zen hogeita hamalau urte zituela. Bost seme izan ditu.