Irati Irratia

IR-004

  • Grabaketa data: 1976
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Antonia Moleres Ancho
  • Ikertzailea: M¬ Jesus Galarza eta Carmen
  • Gai nagusia: Sorgin kontuak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Hiriberri (Aezkoa)
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:30:39
00:32:37
Norbait hiltzen zenean etxe bakoitzetik argiak eramaten ziren elizara. Meza eskaintzen zuenak olatak eramaten zituen, eta ogi puskak banatzen zituen.
A07 00:20:34
00:30:38
Santa Kruz egunean erromeria egiten zen Abaurregainetik San Franziskora. Arrosarioa errezatzen eta letaniak kantatzen joaten ziren. Han alorrak bedeinkatzen ziren. Erramu egunean erramu adar bedeinkatuak eta gurutzetxoak jartzen ziren alorretan. San Joakingo ermitara ere erromeria egiten zuten. Bederatzi herrietako jende guztia joaten zen. Herri bakoitzetik guztientzako askaria zeraman "depositarioa" joaten zen, eta zahagi handi bat ardo ere eramaten zuen. Hizlariaren aitatxiren garaian, San Joakin gauez eta ezkutuan eramaten zuten Azalegira. Orduan uste zuten San Joakin berez joaten zela Azalegira.
A06 00:16:45
00:20:33
Baziren emakume aztiak. Zerbait gertatzen bazitzaion norbaiti, ea inork gaizki desideratzen zion galdetzen zien. Baino diru-kentzaileak baizik ez omen ziren. Gauza horiek eskolarik ez zegoelako sinesten zirela uste du. Hatzek soinua egiten duten bakoitzean senargai bat ateratzen da.
A05 00:14:26
00:16:44
Beldurra sartzeko, elizako dorrean neskato guztiak harrapatzen zituen "Arrepagorri" bazela esaten zuten. Baina hura ez zen sorgina. Amatxiek esaten zuten Petriberron sorginek akelarreak egiten zituztela: inguruetako sorgin guztiak biltzen omen ziren eta jaia egiten zuten, dantzatzen ziren, kantatzen zuten eta sua egiten zuten. Gizon argiek hori magia zela esaten zuten, beste batzuek sorginak bazirela sinestarazten nahi ziotela jendeari.
A04 00:12:27
00:14:25
Ene tiak berris kreentzia arimak zertzen zirela, argia ikusten omen zuela yoateik arotzein etxa pegata, asantxo batean, ta bertzek gero ez (???) ikusten, ez zela argirik, ta baietz, eta fan za gara garra ???????????????????????????? eta gorputz guztia egin zakola zerbat (zemat?)?????? arek berris kreentzia arimak ┐zenbaiztan?, erre bait zen gan etxea arotzein etxapea gura arima zen bezela (bazela?, baitzela?) ??? santxu ??? argia ikusten du ta arrapatzen du ta eman zakola elarrosairua (arrosarioa?) Bortzetan kontatzen baitzue, garek, ene tia batek Gizon azkarrek sorginik ez zela esaten zuten, hori magia zela.
A03 00:08:59
00:12:26
Borda batean lanean ari ziren neskato eta mutil bati ongarria harrotzeko tresna gelditu zitzaien bordan sartu gabe, etxera heldu zirenean oroitu bide ziren. Neska bordara itzuli zen, baina arratsa zen eta mutilak esan zuen "gaba gau eta eguna egun". Ez zuten neska berriz ikusi. Horregatik dago gurutze gisako harri hura Arretxeko gurutzealdean, eta horregatik esaten zaio horrela lekuari. Hori bere aitatxi-amatxik kontatzen zuten. Gero Frantziako ermita batean agertu omen zen neska.
A02 00:06:46
00:08:58
Etxean zerbait gertatzen bada edo norbait falta bada, erleei jakinarazi behar zaie etxetik joan ez daitezen eta bertan lanean segi dezaten, argizaria behar da eta. Korridorean hezetasuna baldin badago euria datorren seinale. Ezkerreko belarrian soinu bat entzuten baduzu norbait zutaz gaizki mintzatzen ari da, eta eskuinekoan bada ongi.
A01 00:00:00
00:06:44
Hemeretzi urte zituen arte sorginak bazirela sinetsi zuen. Orbaitzetako olako etxe batean sorginak omen ziren eta ez zioten lo egiten uzten hango jendeari. Beste herrietako gizonak joan ziren hara, eskopetekin, hori zer zen ikustera. Hiztunaren aitaginarreba sukaldean gelditu zen eta bat-batean ateak sorbaldan jo zuen. Zintzo zintzo itzuli zen etxera. Agirre etxeko ganbaran zituzten ardiek edo ahuntzek zarata ateratzen zuten, eta hori omen zen zioa. Hura lehenagoko atso zahar baten magia zela esaten zuten gero. Bazen emakume zahar bat eta "sorgina, sorgina" esaten zioten. Egun batean makila batekin etorri zitzaien eta atari bateko belarren artean ezkutatu behar izan zuten. Beldur ziren, sorgina omen zenez gero, aurkituko ote zituen, baina ez zituen aurkitu. Harrez geroztik ez ziren berriz haren beldur izan. Etxe batean joareek berez jotzen zuten baina ez omen zen sorginen kontua. Petriberron sorginak omen ziren, eta horregatik beldurrez joan zen behin hara zaldien bila korrika, baina ez zitzaion ezer gertatu. Etxe bat zegoen Donibane Garaziko bidean sorginen beldurrarengatik itxi zena, gero erori egin zen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-004-A 32:37
Loading the player...