Irati Irratia

IR-005

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Brigida Ancho Juandeaburre, Casiano Lorea
  • Gai nagusia: IR-005 eta IR-017 berdinak dira.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurregaina
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:12:30
00:13:13
Herrian zeuden bi ostatuak.
B08 00:10:37
00:12:30
Gerrako denboran gosea pasatu zuten hiru urtez. Ogia errazionatua ematen zieten. Bizi gogorra izan du. Baina gogorrena Gerra garaia izan zen. Soldaduak bizi ziren herrian eta beraientzat ere lan egiten zuten.
B07 00:09:08
00:10:37
Ogiaz gain, aza, patata, letxuak eta taloak egiten zituzten. (Taloari artoa deitzen diote). Taloak egiteko era: artoa masatu, pilotaka hartu eta borobilean, eskuz joz zapaldu eta zabaldu. Matxarroarekin, paleta batekin, suan tostatu egiten ziren. Gehienetan esnearekin jaten zen. Ogia gehiago egiten zen taloak baino.
B06 00:08:26
00:09:08
Negua eta elurrak. Elurte handiak izaten ziren. Lau-bost lagun joaten ziren errenkan portuko bordetara elkarri laguntzeko.
B05 00:07:00
00:08:26
Ogiak etxean egiten zituzten eta irina tornuan pasatzen zuten eta "menudiloa", irina baino arruntagoa, ateratzen zen eta horrekin egiten zituen opilak. Horiek izaten ziren esne katiluarekin merendua: katilu bat esne opilekin. Ez zegoen beste gozorik.
B04 00:06:30
00:07:00
Lehen baino indar gutxiago behar da lanerako orain baina diru gehiago behar da gastuetarako.
B03 00:05:16
00:06:30
Lehenengo aldiz berrogeita hamar urtetan joan zen Iru˝era medikuarengana. Ezkondu zenean ere Iru˝ean egon zen baina hiru egun bakarrik.
B02 00:03:51
00:05:16
Auzoko haurrak elkartzen ziren, lau-bost etxetakoak jolasteko. Zakuan ibiltzen ziren, bilintxean, kolunpio bat egiten zuten enborrekin.
B19 00:30:08
00:31:51
Ez du herria zazpi urtetan ikusi. Oso polita dago baina jende gutxi.
B18 00:29:00
00:30:08
Omenaldiaren inguruan zer esaten duen.
B17 00:27:57
00:29:00
Patata ereitea berrogei urte lehenago sartu zen. Horrekin batera bizia aldatu egin zen. Alorrak arrendaturik zituzten eta gutxi ordaintzen zuten patata kiloa.
B16 00:25:50
00:27:57
Etxeko abereak: bi animalia izaten zituzten kargarekin ibiltzeko, egurra oihanetik ekartzeko eta garia garraiatzeko. Etxe bakoitzean zortzi-hamar ardi izan ohi zituzten eta batzuetan ardi multzoak ere bazeuden. Txerrikumeak eta oiloak hazitu eta gizendu egiten zituzten. Beraiek ez dute behorrik izan hainbesteko lurrik ez baitute izan.
B15 00:23:10
00:25:50
Eskolan, irakasleak erdaraz hitz egiten zuen, nahiz eta beraien artean euskaraz egin. Elizan dena erdaraz egiten zen. Regina irratian kantatzen eta solasean aritzen dela kontatzen dio baina berak nahiago du isiltasuna irratia baino.
B14 00:22:23
00:23:10
Berak beti hitz egin du euskaraz bere semeekin, baina aitak erdaraz hitz egiten zien eta orain semeek ulertzen dute, baina ez dute ongi hitz egiten.
B13 00:19:00
00:22:23
Gaur egun bera nola bizi den eta dituen minak. Bere ahizpari buruz ere hitz egiten du. Egin behar dieten omenaldia ongi iruditzen zaio baino nahiago luke minez ez egotea.
B12 00:17:45
00:19:00
Alorrak ongarritzeko: tepeak egiten dira laukiak aitzurrarekin. Hauek lehortu (txukatu) eta egurra egiten zen erretzeko. Iraila edo urrian hauts hura larrean zabaldu eta garia ereiten zen.
B11 00:14:35
00:17:45
Nekazaritzan egon den aurrerakuntza. Lehen beti zerura begira egoten ziren goibeltzen zenean belarrak bustiko ziren beldur. Garia nola biltzen zuten. Segaz (teiluz) ebakitzen ziren eta emakumeak motoika biltzen zituzten eta seika lotzen zituzten eta animalien bidez garraiatzen ziren. Bi abererekin xehatzen zen eta gero arrotzen zen eta arrasteluarekin kendu. Beste buelta bat ematen zitzaion eta gero bildu eta haizeari altxatzen zitzaion. Alorrak ongarritzeko tepeak hiru dalo lehortu (txukatu) eta egurra egiten zen erretzeko. Iraila edo urrian larrean zabaldu eta garia ereiten zen.
B10 00:13:13
00:14:35
Aribera oinez joaten ziren. Ahizpa ikustera eta mandatuak egitera joaten ziren. Ariben egiten zen feria eta bertan aziendak saltzen ziren. Gizonak bakarrik joaten ziren.
B01 00:00:00
00:03:51
Aurkezpena: aurtengo omenaldietako pertsonaiei elkarrizketa: Brigida hasten da. Haurra zeneko denboretan jende kopuru bikoitza zegoen herrian. Behi saldoak egiten ziren, bi saldotan zeuden elkartuta herriko behi guztiak eta umeek zaintzen zituzten. Bazen unaimaizter bat eta besteak hamar bat urterekin berarekin joaten ziren laguntzeko. Eskolara denbora gutxiz joaten ziren, hamabi urteak arte bakarrik. Beraiek lau anai-arreba ziren.
A09 00:21:34
00:22:34
Bere gazte denboran gaizki pasatu zuen. Lau anai ziren eta ama bigarrenez ezkondu zenez bere ugazaitarekin bizi ziren.
A08 00:20:45
00:21:34
Oloa aziendarentzat eta garia ereiten zuten ogia egiteko, belarra bildu, ardietan ibili. Elurte handiak izaten ziren.
A07 00:19:25
00:20:50
Errepidea berak hamabost urte zituenean egin zuten. Beti bizi izan da herrian, etxean lan nahikoa baitzuen eta. Hogeita hamahiru urterekin ezkondu zen. Herriko jendearen artean izaten ziren ezkontzak. Inora ateratzen ez zirenez, lehengusu artean ere ezkontzen ziren, bere gurasoak bezala.
A06 00:16:32
00:19:25
Kaxianorekin da orain elkarrizketa. Aurkezpena. Lehenagoko bizia gogorra zen. Dena eskuz egin behar eta ordu asko lanean. Beti izan da nekazari eta abeltzain: behi, behorrak, ahuntzak, ardiak. Orain jendeak ez du lan hori nahi, gogorregi iruditzen baitzaio.
A04 00:15:17
00:16:32
Familia: seme-alabak eta ilobak. Bere bisitak.
A03 00:12:10
00:15:17
Hogeita hamasei urterekin ezkondu zen. Horren aurretik Orbaitzetan aritu zen lanean, etxeko lanetan, umeak zaintzen, ogiak egin, lixiba egin. Lixiba nola egiten zuten. Jaurrietan ere hiru udatan aritu zen lanean.
A02 00:08:00
00:12:10
Haria egiten zuten: orraziekin ongi konpondu ilea. Muilo batzuk egiten ziren. Baziren makilatxoak bi borobilekin eta bi eskuak erabiliz luzatzen zuten haria. Artilea erabiltzen zen. Ama ikusiz ikasi zuen. Galtzerdiak, jertseak, tapeteak, atorrak eta galtzak ere egiten zituen. Joan den urtera arte aritu da egiten baina beti etxekoentzat.
A15 00:30:45
00:31:45
Aurten ere frontoia inauguratuko dute. Bertara gonbidatutako jendea.
A14 00:29:59
00:30:45
Abaurregaineko alkatearekin elkarrizketa: herriko zaharrenei omenaldia egiten aurreko urtean hasi ziren. Plaka bat ematen zaie, baina denak ez dira joaten hamaiketakora.
A13 00:27:28
00:29:59
Lehen bi ostatu zeuden herrian. Gazteak tabernetara joaten ziren, ardoa edan eta kartatan jolasten ziren. Orain Iruñean ez da tabernetara joaten. Neguan, Iruñean dagoenean, bera bakarrik egoten da paseatzen. Udan Abaurregainera joaten da. Agurra: elkarrizketaren laburpena.
A12 00:27:08
00:27:28
Beti hitz egin dute euskaraz denek. Berak esaten du berea ez zela benetako euskara.
A11 00:25:25
00:27:08
Herrietan geroz eta jende gutxiago dago. Bera gazte zenean ume asko ziren. Eskolara denak elkarrekin joaten ziren, neskak eta mutilak. Eskolara bakarrik bi orduz joaten zen ilunabarrean eta askok egiten zuten berdin, egunean zehar etxean asko baitzegoen egiteko.
A10 00:22:34
00:25:25
Bere adineko lagunak gelditzen dira herrian. Ez aspertzeko paseatzera joaten da. Omenaldi bat egin behar diete. Mezatara joan, eta omenaldira joango da, baina ez da gehiago aterako. Ez zaio inoiz dantzatzea gustatu eta musika asko gustatzen bazaio ere, ez du instrumenturik jo.
A01 00:00:00
00:08:00
Aurkezpena. Bere gaztaroan herria nolakoa zen: ez errepiderik, ez urik. Zenbait kontakizun: Krisketa apurtu eta barruan gelditu ziren. Norbaitek sute bat eragin zuen. Elurra urtzen zuten bezkoan ura lortzeko. Umeek laratzean egin zutena. Haurrak txakurra leihotik bota zuen. Lan asko egiten zuten orduan, haurrek ere bai.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-005-B 32:04
Loading the player...
IR-005-A 31:50
Loading the player...