Irati Irratia

IR-005

  • Fitxategia: IR-005
  • Zatia: B01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:03:51
  • Gaiak: bizimodua , eskola , abeltzantza: behi saldoak
  • Laburpena: Aurkezpena: aurtengo omenaldietako pertsonaiei elkarrizketa: Brigida hasten da. Haurra zeneko denboretan jende kopuru bikoitza zegoen herrian. Behi saldoak egiten ziren, bi saldotan zeuden elkartuta herriko behi guztiak eta umeek zaintzen zituzten. Bazen unaimaizter bat eta besteak hamar bat urterekin berarekin joaten ziren laguntzeko. Eskolara denbora gutxiz joaten ziren, hamabi urteak arte bakarrik. Beraiek lau anai-arreba ziren.