Irati Irratia

IR-006

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Lorenzo Iriarte, Valeriana Iriarte
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurregaina
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:18:17
00:20:08
Etxean bizi diren hiru emakumeek dena euskaraz egiten dute. Eta bilobek baita ere. Agurra eta eskerrak.
A07 00:16:05
00:18:17
Ogia urte askoz egin dute etxean. Zortzi egunetarako ogia egiten zuten. Igandeetan ezkongai zegoenean irina pasatu eta orantza jartzen zuten. Bizimodu hartan ere pozik bizi ziren. Orain oso ongi bizi dela esaten du.
A06 00:14:58
00:16:05
Abaurregainako festak beti izan dira sanpedrotan. Hiru egun irauten zuten eta orkestra ona ekartzen zen. Erronda egiten zen goizean.
A05 00:14:06
00:14:58
Herrian hiru ostatu zeuden. Emakume eta seme-alabak ez ziren joaten, gizonak bakarrik. Herrian paseo asko egiten zituzten. Gero Inauteriak zetozen eta oso ongi pasatzen zuten.
A04 00:11:33
00:14:06
Ezkondu aurretik egiten zuten juerga, musika eta dantzan aritzen ziren. Herriko mutilek (bakarrik) jotzen zituzten instrumentu desberdinak: soinua, klarinete, biolina. Neskek ez zuten denborarik. "Belarriz" ikasten zen. Beraien artean entseiatzen zuten. Igandero egiten zen dantzaldia. Mezetatik eta arrosariotik atera eta solasean egoten ziren denbora luzez.
A03 00:07:05
00:11:33
Galdera pertsonalen bidez Valerianaren aurkezpena. Lehen gizona zen emakumea konkistatzen zuena, ez orain bezala. Ezkondu aurretik bost urtez egon ziren. Neskak ez ziren ateratzen, ezkongaia etxera etortzen zen emaztegaia konkistatzera. Hemeretzi urterekin ezkondu zen eta lan asko egin behar zuen. Mutilak kanpora joaten ziren lanera eta etxeko lanak emakumeek egiten zituzten.
A02 00:04:50
00:07:05
Gazte zirenean ongi pasatzen zuten nahiz eta hamabietarako etxean egon behar hurrengo egunean lan egiteko. Orain ezin du ahoskatu ere.
A01 00:00:00
00:04:50
Lorentzoren aurkezpena galdera pertsonalen bidez. Aurten omenaldia egin diote Abaurregainan zaharrenetarikoa izateagatik. Gaztea zenean ikazkin ibili zen urte batez. Bera mandoekin ibiltzen zen eta gero Iru˝era eramaten zuten ikatza saltzeko. Txondorrak nola egiten ziren: lau-bost gizonen artean egiten zuten. Pila egin, ongi tapatu eta su eman. Betagarria hitzaren azalpena: txondorraren erdian egiten zen zulotik sartzen zen makila. Gero Frantziara joan zen, zerrategi batean trabesak egiten bi urtez. Bueltatu zenean ezkondu (bi etxe izenak) eta laborantzan eta abereekin aritu zen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-006-A 20:08
Loading the player...