Irati Irratia

IR-015

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Maria Elizagaray Orbara (85 urte)
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Garralda
Aria
Zatia Iraupena Laburpena
A06 00:19:20
00:21:35
Erretiratuek lanik egin gabe dirua jasotzeaz pozik dago, nahiko lan egin baitzuten. Bere bizitzarekin pozik dago eta bere kabuz baliatzeko gai da. Arrosarioa hildakoengatik errezatzen dute. Agurra eta eskerrak.
A05 00:16:40
00:19:20
Gaztea zenean Arian bazegoen dantzaldia baina neskek ez zuten jairik egiten edo herrietako jaietara joaten. Garraldako Goiburu etxean denda eta ostatua zuten eta bertara joan zen bera lanera. Han ezagutu zuen bere senarra.
A04 00:12:10
00:16:15
Lixiba hautsarekin egiten zuten. Arropa xaboitu eta igurtzi. Gero kuboan sartu. Ura bezkoan berotu lurreko suan geroz eta gehiago. Hautsa kuboan hasieratik botatzen zitzaion. Herriko latsarrira joan behar zuten xaboia kentzera. Garraldako errotan ehotzen zuten artoa ogia egiteko.
A03 00:09:33
00:12:10
Garraldara joatea ez zitzaion kostatu ezkondu zenean. Bi seme eta bi alaba izan zituen. Berak etxean eta kanpoan ere lan egin behar izan zuen. Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin. Gero errotakoek okindegia jarri zuten.
A02 00:05:40
00:09:33
Bera hogeita bi urterekin ezkondu zen. Baina ez ziren denak gazte ezkontzen. Orreagan ezkondu ziren, biak beltzez jantzita. Herriko jostunak egiten zuen arropa. Ez zuten bidaiarik egiten, inork ez zuen autorik.
A01 00:00:00
00:05:40
Aurkezpena. Galdera pertsonalak: etxearen izena, adina. Aita, bera neska txikia zela, hil zen. Bera txikia zenean mandatuak egitera bidaltzen zuten bera. Bailarako herri guztiak ezagutzen zituen. Besteak lanera joaten ziren eta bera mandatuetara joaten zen. Eskolara hamabi urteak arte joaten ziren, baina bera mandatuak egitera joaten zen. Ariatik Nabalara joan zen lanera, hango bi haurrak zaindu eta etxeko lanetan laguntzen zuen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-015-A 21:35
Loading the player...