Irati Irratia

IR-016

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gabriel Soto, Estanis Presto
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Lintzoain
Zatia Iraupena Laburpena
B06 00:04:53
00:06:10
Emakumeak harrian garbitzen ari zirenean hitz egitea gustuko zutenez ez zen horren gaitz egiten. Gabrielen aita ttun-ttuneroa zen. Bera hil eta gero atabala etxean zegoen eta bere ama ez zegoen gau batez leihotik atera zuen. Bata txistuka eta bestea atabalarekin ez zuten inor lo egiten uzten.
B05 00:04:13
00:04:53
Bere aitak eta anaiak ezpel koilarak egiten zituzten. Gaur egun ez du inork egiten herrian.
B04 00:03:33
00:04:13
Bera hamabost urtez herriko postaria izan da. Etxez-etxe joaten zen banatzen.
B03 00:02:32
00:03:33
Jaietan denekin aritzen zen dantzan bera ere. Lehen jende gehiago bizi zen herrian. Familiak handiagoak ziren hamar-hamabi seme ere izaten zituztelarik.
B02 00:00:57
00:02:32
Aurkezpena. Ama hil zitzaion bi urte zituela, eta bost anaia eta aitarekin gelditu zen. Berak egiten zuen bazkaria, lixiba, ogia. Jakiak: patata, esnea, bildotsa, txerria
B01 00:00:00
00:00:57
Gauez ateratzen baziren ere, hurrengo egunean lanera joan behar zuten.
A09 00:18:58
00:20:14
Denbora hartan bazterretxeetan emakumeek erditu behar zutenean ez zuten inoren laguntzarik. Ongi etortzen bazen ongi eta bestela, auskalo. Bera ere etxean sortu zen, denak bezala. Baziren emaginak ere, medikuen faltan laguntzen zutenak.
A08 00:17:33
00:18:58
Orduan ez zegoen autorik. Eta behin gertatu zen bere emaztea isuri batekin ohean gelditu zela eta bera medikuaren bila joan zela Bizkarreta-Gerendiainera. Bertan medikuak esan zion autorik aurkitzen ez bazuen ez zela joango. Autoa aurkitu zuenean bakarrik joan zen medikua bere etxera.
A07 00:14:42
00:17:33
Pobreak zirenez, gauean kontrabandoa egiten zuten. Gero elkarri laguntzen zioten eta zatika egiten zuten, gehiago irabazten zutelarik. Baina inor ez da horrekin aberastu, baina bai gaizki pasatu. Guardien nagusiak erosten baziren, orduan ez zegoen arazorik, baina denak ez ziren saltzen.
A06 00:12:35
00:14:42
Kontakizuna. Hamar egunetako baimena eman zioten Donostiara joateko eta aberatsentzat kasino bat bazegoen han. Bertan gizon batek erakutsi zion gela bat, zeina ondasunak galtzeagatik bere buruaz beste egiteko tiro eginez prest zegoen, eta non gorago soka bat zintzilikatzeko prestatua zuten eta non, azkenik, leihotik behera saltatzeko lekua ere bazegoen. Bi pezeta eta erdi ematen zieten eguneko, bazkal ondoren musika eta ikuskizun guztiak dohainik ikusteko pasea zuten.
A05 00:11:00
00:12:35
Aita lau urte zituelarik hil zitzaionez paperak prestatu zituzten soldaduska ez egiteko, baina Gerrak ez zuen ezer errespetatu eta hara joan zen. Bere burua defendatzen ikasi zuen. Santander aldean, Teruelen eta Castellˇn de la Planan egon zen.
A04 00:08:12
00:11:00
Gazte asko joan izan da Ameriketara eta denek lortu zuten norbait izatea. Artzain joaten ziren hizkuntza jakin gabe eta mendian ibili zenak ez zuen ikasi ere.
A03 00:04:12
00:08:13
Gaztetan nekazari lanak egiten ibiltzen ziren. Ogia, pentsuak, larrainean gauza borobilak baziren eta bertan egiten ziren ontziak eta bereizten zen hazia. Orain hori dena galdu egin da. Belarra lehenik, ontziak. Uztarekin belar gutxiago biltzen zen eta biltzen ziren lizarra, haritzaren hostoa negurako aziendentzako. Orain belar gehiago bildu eta pentsua erosi egiten du lehen etxekoa zena. Aziendak ez du bizitzeko adina ematen eta pentsua erosterakoan, eskatutakoa ordaindu behar. Lehen prezioa negoziatzen zen aziendak saltzerakoan hiltegietan.
A02 00:01:30
00:04:12
Bera dantzaria izan zen, baina herrietan bakarrik dantzatzen zuten. Oraingo dantzariek baina hobeki egiten zuen oraingo gazteek ez baitute sentitzen eta erakusten. Berak herrian ikasi zuen dantzatzen. Igandero zegoen dantzaldia. Eugin ere baziren dantzari ederrak.
A14 00:27:05
00:31:06
Latak, aza, patata, babarrunak, eta barbantzuak jaten zituzten. Txerrientzako bazka egiteko ere erabiltzen zen aza. Etxean animaliak zituztenez, haragia pikorrarekin gizendua jaten zuten. Esnea, etxean egindako ogia, dena zen naturala. Zortzi egunetarako egiten zuten ogia eta azken egunean lehenengoan bezala zegoen.
A13 00:26:30
00:27:05
Bera elizan laguntzailea zen hamalau urteak arte. Orduan erretzen hasi zen. Aste osoan laguntzeagatik zortzi sos ematen zioten eta paketeak hamar sos balio zuen.
A12 00:24:24
00:26:30
Arratsean lana utzi eta gero arrosario errezatzen zuten. Gazteei ematen zieten eskola arratsaldean. Eta herrian lauzpabost akordeoi baziren eta egunero eskolatik aterata bi orduz dantzatzen zuten. Lanean hogei ordu ematen zituen soldatarik gabe. Dena eskuz egin behar zuten.
A11 00:23:25
00:24:24
Gizon batek hamar mandamenduak euskaraz abesten zituen. Herri batean gertatu zen kalean kantari zihoala, Leitzako apaiza zuten han eta besteak kantatzen zuen bitartean apaizak idatzi egin zituen.
A10 00:20:14
00:23:25
Lehen jende gehiago joaten zen festetara. Etxeetara ahaideak joaten ziren eta jende asko elkartzen zen. Orain aldiz lehengusuak ere ez dira joaten, galdurik dago. Orduan jendea pobrea zen baina alaia zen. Orain aldiz, handinahiak dira. Lanean ari zirelarik kantari ibiltzen ziren.
A01 00:00:00
00:01:30
Bera gaztea zenean herri guztiak egiten zuen etxean ikasitako euskara. Inguruko herri guztietan berdin gertatu da, galdu egin da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-016-B 20.02
Loading the player...
IR-016-A 31:05
Loading the player...