Irati Irratia

IR-019

  • Grabaketa data: 1995
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gumersindo
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Hiriberri (Aezkoa)
Zatia Iraupena Laburpena
A04 00:19:55
00:25:05
Hiru urtez legionario izan zen gerra zibilean. Hiru aldiz zauritu zuten, baina ez du ezer kontatu nahi. Bost aldiz joan behar izan zuen Frantziara kontrabandoko zor bat kobratzera, eta mehatxuen bitartez kobratu ahal izan zuen.
A03 00:14:18
00:19:54
Ameriketan jai gutxi egiten zuten, nagusiarekin ongi kunplitu eta sosa egin nahi zuelako. Ameriketan izan zen 13 urteetan, hogei jai-egun pasatu zituen herrian, nagusiak dena pagatuta. Neguko bi hilabetetako larunbatetan biltzen ziren artzainak eta parranda egin zezaketen mendian. Gainerako hamar hilabeteetan ez zuten aukerarik. Han egindako diruarekin oso ongi bizi izan da hemen. Orain ez du ikusten bere burua izandako lekua bisitatzeko gauza, 83 urte ditu eta.
A02 00:08:51
00:14:16
Ameriketara joan baino lehen kontrabandoan ibili zen. Jubilatuen bidaietan ongi pasatu du. Fiteroko balnearioko egonaldia oso atsegina izan zen. Etxeko lanetan pixka bat laguntzen du, baina orain ezin da joan zizen bila lehen bezala. Ostatuetan askari edota afari onak egitea gustatzen zaio.
A01 00:00:00
00:08:50
Hamahiru urtez artzain ibili zen Estatu Batuetan, Coloradon. Lehenbiziko bi urteetan gogorra izan zen, gero ohitu egin zen. Bi mila ardirekin zebilen. Hango lurretako zabalera handia. Nagusiek ongi tratatu zuten. Sorterrira itzulitakoan bizitza ona izan du, konpromisorik gabe.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-019-A 25:05
Loading the player...