Irati Irratia

IR-021

  • Grabaketa data: 1995
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Valeriano Zabalza Urrutia (1910).
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Orbaitzeta
Zatia Iraupena Laburpena
A07 00:22:50
00:28:56
Bere bilobak intsumiso direlako pozik dago, bakezaleak direlako. Itoizko urtegia ez egitearen alde dago. Oraingo gazteak beraiek baino hobeak direla uste du. Bera gazte zenean istiluak zituzten. Errepublika sartu zen eta bakoitzak alde batera jotzen zuen. Itxaropena du gazteengan. Beraiek bazuten fedea erlijioan, baina beldurra zen gehienbat. Ez da erraza bere adinean gazteria den moduan onartzea. Agurra eta eskerrak.
A06 00:17:07
00:22:50
Artisaua bihurtu da hanka moztuz geroztik. Saiatuz eta saiatuz ikasi du. Aulkiak egiten ditu. Eguneroko ohiturak. Zamarientzako burukoak ere egiten ditu, pakako kordekin. Sokak ere egiten ditu material berdinarekin. Bi egunetan egin ditzake. Berak adiskideei ematen dizkie, ez lituzke inolaz ere salduko.
A05 00:11:20
00:17:07
Bere bizitzaren laburpena. (12.15") Lehenengo gurdia, belarra mozteko lehenengo makina eta lehenengo labana ere berak izan zituen herrian. Arotza izateagatik ideia gehiago zuen. Duela zazpi urte hanka moztu zioten arte, lanean aritu zen. Eritasun asko izan ditu: herniaz operatua dago, zortzi aldiz operatua dago, hanka gangrenatu zitzaion eta moztu egin zioten. Lehenengo eritasunean lau hilabetez egon zen ospitalean, minbizia ote zuen.
A04 00:10:44
00:11:20
Denbora haietan ereiten zena: garia, patata, arto gutxi, babak.
A03 00:09:40
00:10:44
Gerratik bueltan nekazari eta tratulari bezala egon zen. Gehienbat laneko animaliekin tratatzen zuten. Enkarguak izaten zituzten eta eskualdean aritzen ziren.
A02 00:02:25
00:09:40
Gerra garaian injineru parke batekin egon zen Donostian. Ferrazale gisa zegoen, baina ez zegoen asko egiterik. Berak antolatu egiten zuen. Hiru urtez egon zen, hogeita zortzi urtetan bueltatu zen. Nahi zuen aldi guztietan joaten zen etxera familia ikustera, emazte eta semea. Ferrazale izateko azterketa gainditu zuen eta maisu izan zitekeen. Donostian egoteaz aspertu zenean Lleidara joan zen. Gero Guadalajarara mugitu zen. Azkenean, zerbait zekielako eta esan ez zezan, gaixo gisa bidali zuten etxera.
A01 00:00:00
00:02:25
Valerianoren aurkezpena galdera pertsonalen bidez: izena, etxea. Beti herrian bizi izan da eta emaztea ere bertakoa zen. Gaztetan arotza eta ferrazalea zen. Nekazari ere bazen. Aroztegira inguruko bailarako animaliak joaten iren. Hogeita bost urteak arte egon zen horretan lanean.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-021-A 28:56
Loading the player...