Irati Irratia

IR-022a

  • Grabaketa data: 1995-05-21
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Marcos Saragueta (1909)
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurregaina
Zatia Iraupena Laburpena
A08 00:30:40
00:31:26
Ezpela mozteko ez du garai zehatzik, baina bustirik ere ez da moztu behar.
A07 00:29:35
00:30:40
Hiru urte beranduago artisauen leku bat ireki zuten eta orduan laurogeita sei pieza egin behar izan zituen. Afaldu eta denak sinatu behar izan zituen.
A06 00:22:36
00:29:35
Bilbotik eskatu zioten behin, Espainia osoan ez baitzuten dena eskuz egiten zuen beste inor ikusi. Hogei eskatu zizkioten Corte Ingles-a ireki behar zuten garaia zen eta gonbidatuak zituzten. Lau edo bost egin zitzakeen egunean. Lau edo bost egin zitekeen egunean, baina material ona aurkitzea ez da erraza. Biltzera joan zirenean, inaugurazioa zein egunetan izatea nahi zuen galdetu zioten. Egun hartan saltzen ez zuena beraiek hartuko zutela esan zioten. Hau izan zen bere lehenengo erakusketa.
A05 00:22:47
00:23:36
Hiru kutxeta mota egiten ditu: normala, punta aldera zorrotzago eta punta batzuk dituena eta gero kapritxozkoak. Bilbotik eskatzen zizkioten erakusketa baterako.
A04 00:19:54
00:22:47
Erabiltzen dituen tresnak: aizkora, zerra, mailua, puinela (ganibeta baten antzekoa), fondela eta marraza. Beste hiru ditu bukatzeko.
A03 00:07:53
00:19:55
Mezkiritzen kutxetagile ziren hamazazpi familiak. (11.13") Ogibidea familiako senideen eskutik datorren zerbait dirudi. Hilabetean seiehun bat guresa (hamabi dozena) egiten zituztenetan guresa bakoitzagatik bost pezeta ematen zieten. Beraiek forma pixka bat ematen zieten eta gero han bukatzen zituzten makinaz. Mendian bertan ere ematen zitzaien itxura. Sardexkak, koilara eta koilara handiak egiten zituzten.
A02 00:05:50
00:07:53
Aita erretiratu zenean pentsioa kobratzeko karta iritsi zitzaion. Eskubidea zuen kobratzeko, bi sos ordaintzen zuelako hilabetero.
A01 00:00:00
00:05:50
Aurkezpena eta galdera pertsonalak: izena, etxea. Bere aitona eta aita bezala, bera ere kutxetagilea zen. Orbarako ezpelak bezalakorik ez dago. Garbiena da, finena, adar gutxikoa. Manzako putzuan biltzen zuten. Kutxetagile bezala aritzen zirenak. Katalunia, Valentzia, Lleida, Tarragona eta Gironarekin konpromisoa zuten.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-022a-A 31:26
Loading the player...