Irati Irratia

IR-023d

  • Grabaketa data: 1993
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Juana Reha Arriola
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Hiriberri (Aezkoa)
Abaurrepea
Zatia Iraupena Laburpena
A02 00:03:53
00:07:08
Nola egiten zuen arropa: artilea urkilan ezarri, urkilatik tiratu eta bihurtu, horrela harilkatu, hariarekin galtzetinak, galtzoinak, jertseak eta abar egiten zituen, dena etxerako. Ohazalak eta almadrakak ere egiten zituen. Ohazalak egiteko egun multzo bat behar zuen: artilea garbaitzen zuten eta gero josi. Almadrakak egiteko ilea makila batekin jotzen zuen harrotzeko eta horrekin almadraka bete.
A03 00:07:09
00:09:47
Zer jaten zuten: babarrunak goizez ezartzen zituzten egosten; haragi txikitua fritadan perrexil, tipula, baratxuri eta patatekin ere jaten zuten. Haragia ardikia zen, txikitzen zuten eta eltze batean egosi. Laratzean esnea egosten zuten soilik. Goizez jaikitzen ziren eta gosaldu ondoren lanean kanpoan aritzen ziren hamarretakoa egin arte, bitartean babak egosten zituzten eta pertz batean sartuta mendira zeramaten bazkaltzeko.
A01 00:00:00
00:03:52
Aurkezpena: bere izena eta etxearena. Etxeetan urik ez zegoenean arropa nola garbitzen zen: etxean xaboitu eta harraskara eraman, eskuz marruskatu, hedatu eta bildu. Xaboitu baino lehen errautsa botatzen zuten: ontzi batean arropa sartzen zuten, maindire bat ezartzen zuten eta haren gainean errautsa, eta gero ur bero beroa bota. Oso ongi garbitzen omen zen.
A05 00:13:17
00:18:43
Zortzi egunetan behin lixiba egiten zuten. Orain gizonek ere garbigailua erabiltzen dakite. Hiztunaren gaztarotik hona dagoen diferentzia izugarria da. Haren ustez egon den asmakuntzarik handiena garbigailua da. Lehen ogia 8 egunetarako egiten zuten. Nola egiten zuten ogia: aska handi batean oratzen zuten, han denbora batez uzten zuten eta labean sartzen zuten. Labea egurrez betetzen zuten eta erretakoan erratz batez garbitzen zuten eta orduan ogiak sartu. 20 edo 22 ogi egiten zituzten labekada batez.
A04 00:09:48
00:13:16
Larrean emakumeak gizonak bezala ibiltzen ziren, atxurrarekin jorratzen, ereiten... Patatak, babak eta denetarik ereiten zuten. Lihoa ez dute erein sekula. Ilearekin soilik ehuntzen zuten. Kanpotik ekarritako hariekin gakorratza egiten zuen. Aezkoako herrietan ez zen lihorik ereiten. Orain ez dute egiten horrelako lanik. Lehen denetarik egiten zuten. Hiriberrira joan zenean berak egindako puntuzko soinekoak eraman zituen. Haria ehundu eta gero egin. Emakumeek garai hartan orain baino lan gehiago egiten zuten
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-023d-A 19:42
Loading the player...